BETIRAKO AGUR ERREPIKATUAK
Alde egiten duzunean, betirako egiten duzu alde.
Goizetik sumatzen dut bihotza
betirako agurra prestatzen.
Hain hotz, ezen erre egiten baitit.
Laga, laga egiten nauzu,
betirako lagatzen nauzu,
tarte batez ni existituko ez naizela
jakin badakidalako.
Eta ni kantsaturik.
Betirako agurrek arima kantsatu ahal dute,
lurpean legez.
Tarte batez existitu ez naizen lurpeko moduan.
Hotza.