REQUIEM
Dies irae, dies illa,
Solvet saeclum in favilla
Quantus tremor est futurus!
Eskuak garbitzen dituztenen artean
bekatuak itotzen nau ni,
ezpatarien artean ezpatapean
labanaren zorrotzean
neure burua ikusten dudan ni.
Moztutako aho biko armak
darabiltzaten itsu artean. Hor al naiz ni?
Nor izango naiz ni orroaren eguna heltzen denean?
Orroaren eguna heldu baita, nor naiz ni?
Zer izango naiz ni jainko faltsuaren oinak
justuenen odolaz garbitzen direnean?
Ni, bekatarietan eskurik garbiena.
Quid sum miser tum dicturus?
Quem patronum rogaturus,
Cum vix iustus sit securus?
Zer izango naiz ni
bekatu guztiak ezkutatu eta
lau haizeetara nire dohainak baino
ez badituzte zabaltzen?
Dohainak gomutatu gura eta
nire bekatuak oro ahaztu direnean,
non izango naiz ni?
Rex tremendae majestatis
Qui salvandos salvas gratis,
Salva me, fons pietatis
Ahoz behera itotzen den zizare mundu hau
gorantz begiratzeko beldurrez,
goizetako lanbroa kikara apurtuetan edan eta
ezpainetako odolaz basatza gorrietan
ahalegintzen dira itotzen aratz garbiak omen diren horiek.
Sua, ernegua eta madarikazioak oro, horientzat, zuontzat!
Jan zaitzala eguzki izpirik ikusteko ezintasunak.
Confutatis benedictis
Flamis acribus addictis
Voca me cum maledictis
Ez dago gorantz altxa ahal gaituen plegariarik
Requiem bat
Besterik ez
Zentzubako munduan
zentzubako nire patua bada hori,
ez naiz damu.
Damutu daitezela mundua belztu
eta euren apetarantz moldatzen ahalegintzen diren horiek.
Ez naiz damu,
ezta eragindako minaz ere.
Lacrimosa dies illa
Qua resurget et favilla
Iudicanda mulier rea.
Bai, lacrimosa, ez baitago zuretzat
buru eta oinetan arantzak besterik.
Maledita, maledita per secula seculorum! Amen!