AMETSA
Telefonoak jo du. Ez dut hartu, baina txirrina ez da eten. Badirudi ez dela sekula etengo. Bai, azkenik.
Berriro jo du. Ez dut hartu. Badakit nor den. Badakit nor den bestaldean dagoena.
Hirugarrenez jo du. Hartu egin dut, baina ez dut erantzun.
Berriro jo du. Hartu eta erantzun nahiko nuke, ez deitzeko esan nahiko nuke, baina ez dut egin. Telefonoa hartu eta isilik gelditu naiz. Denbora aurrera doa. Kabletik ahots ezaguna entzun daiteke, ahots urratu desatsegina da. Inpazientziaz egiten du berba, badaki neu naizela bestaldean dagoena. Exijentziak egiten dizkit, artega. Ez dut ezer esan. Minutuak pasatu dira. Deia amaitu da.
Telefono zaratak iratzarri nau. Andonik hartu du.