SEXUALITATE IRAKASPENA
“Gizon guztiek gauza bakarra nahi dute”. Horixe izan zen amak emandako sexualitate irakaspen bakarra. Zeren eta “sexua” adierazi nahi zuen. Gizonengandik, hau da, sexutik, aldendu nahi ninduen. Gizonen gaineko ikuspegi horren arabera, gizon bat lortzeko —gizon bat lortzea beti delako helburua—, sexua behar da. Eta gizonen begietara erakargarria izateko edertasuna eta ahuldadea omen dira erabili beharrekoak, baita iheskortasuna ere.
Itzelezko paradoxa da hau: sexua gauza arriskutsua, zikina eta baztertu beharrekoa da eta, era berean, daukagun transakzio baliorik handiena. Gure hanka artean dagoena babestu behar dugu eta, aldi berean, eskaini behar dugu. Goxoki pozoitsua ei da hor daukaguna.