NAGORE
“Asko ligatzen zuen zure alabak?” epaimahaiko baten galdera Nagoreren amari.
Nagore, besterik gabe, akabatu izana ezin zuela ulertu adierazi zuen epaituaren aitak. Besterik gabe. Beste barik.
Izan ere, “zerbait gertatu behar izan zen Nagore hiltzeko, hori ez datorrelako mutilaren pertsonalitatearekin bat”, epaimahaiko beste batek esan zuenez.
Hil egingo nau.
Esaldi bakan hori. 112 telefonoan. Grabaturik. Gure buruetan betiko.
Nagore Laffage. 2008ko Sanferminak.