INGEBORG BACHMANN (III)
Adierazteko ezintasunean itotzen zen Ingeborg. Zer sentitu, zer izan, emakume begiek zer ikusten ote duten. Subjektibitatea eta subjektua. Identitatea berbaz gauzatzen bada, ze berbakera erabili identitatearen xerka? Emakumeon subjektua hiltzen duten bezala, gizonezkoen hilketa modu horiek gure subjektibitatea mutilatzen dute.
Ingeborgek bere buruari galdetzen dio poema batean ea pentsamenduaz besterik ari ote den, sentimenduetatik aparte ote dagoen. Horrelaxe esaten dit sarri medikuak. Baina hori mina, kaltea eta kontrola askatzea lakoa da; eskema, sailkapen eta azterketen babesari uko egitea gauza gaitza da, nahiz eta buruaren garaipenaren harrak bihotz-begietan hutsune bete ezina utzi.