KÖNIGIN DER NACHT
Der Hölle Rache kocht in meinen Herzen!
Tod und Verzweiflung flammet um mich her!
Zapata guztiak iltzez beterik baleude legez, ortozik gurago dut harrien gainean ibili. Punta bakoitza zapaldurik, nire ahotsari ere alde egingo diot, gorantz, ahots humanoa izateari utzi arte, Gauaren Erreginak bezala.
Gau eternalean betiko murgiltzea, trumoi, ostots eta durunda artean, ez litzateke asturu lazgarria izango, aiherkundearen itzala indarrez askatuz gero, begiak lausotu eta hezurretaraino sartzen den behe laino bihurtuz gero, oinaztu argiaz eta inatazi azoteaz. Ikusezin, baina sentigarri.