NOIA
Dena posible zen sasoia urrunagotzen da. Dena posible zen sasoia, biziaren sasoia agorrezina zen sasoi bera. Bizitzaren patua, antza.
Minutuak, orduak, egunak, urteak uzkurtu eta uzkurdura horretan laburtzen dira. Zenbat eta posible gutxiago, orduan eta zeregin gutxiago.
Dejà vu amaiezinean altxatu, denbora eman. Hurrengo eguna berriz errepikatuko da. Bukaezinezko gaurko eguna gautu arren.
Zerbaiten esperoan beti, katu beltzek atsoen leihoen azpian janari soberakinik jausiko ote den itxaroten duten bezala. Isilik, gora begira, geldi.
Isilik, geldi, olaturik ez dagoenean itsasoa bare dagoela uste bezala, azpiko korronteak ikusezinak, baina sentigarriak direnean bezala.
Geldi, isilik, baina sua igar daiteke. Itxaroten, zerbaiten esperoan, katu beltzak bezala. Dejà vu hori erreko duen pospoloa zein eta noiz izango ote da?
si, d'accordo ma poi...
Tutto il resto è noia,
no, non ho detto gioia,
ma noia, noia, noia
maledetta noia
Noia, uggia, stanchezza... Asperraldia
Gioia, gaudio, esultanza... Kontentamendua
Kontentamendu
kontenitua,
asperraldian
aspergura etorri da eta.