OREKA ETA DESOREKA
Bizi orekatuenak dauzkatela uste duten horiek zoro deitu izan digute noizbait. Ez da erraza muturretik muturrera oreka joko arriskutsuetan ibiltzea. Ahigarria? Oro har, baina grinatsua ere bai. Onuragarria? Segun eta zertarako, pasioa bezala. Lasaigarria? Sekula ere ez.
Zororik zoroena lasaitzearekin konformatzen da, fibrilatzen ari den bihotzaren lerro zuzenean etzanda.