EGIA (II)
Egiaren poliedroaren bilaketa zaila da. Kanpoko zein barruko zailtasunei aurre egin behar diegu egia bilatzeko.
Hala ere, bilaketa hori ez da funts barik abiatzen. Oinarri sendo eta argiak izan baditu. Lehenengo eta behin, gauzak diren moduari egokitu behar dira gure proposizioak. Juzgu eta proposizio hauek ezin dira egin gauzapen edo errealitatearen kontra.
Beraz, norbait ez da, besteekin konparaturik, altua edo baxua edo mehea edo beltza horrelakoa dela esaten dugunean egiten dugun juzgua egia delako. Aitzitik, norbait altua, baxua, mehea edo beltza dela baieztatzen dugunean egia esaten dugu.
Era berean, zer den ona eta zer ez juzgatzen dugunean, argi izan behar dugu zerbait nahi edo desiratzen dugunean, zera hori ontzat jotzen dugulako nahi edo desiratzen dugula. Aitzitik, ez dugu zerbait ontzat jotzen desiratzen dugulako.
Hortaz, ez dira gauza bera onurak desiratzen dituzten pertsonak eta euren desirak onura mailara altxatzen dituztenak. Era berean, inor ez da ona edo txarra guk egiten dugun juzgua egia delako; horien ontasuna edo gaiztakeria adierazten ditugunean, egia esaten dugu.