AMETSA
Indarrez sakatu dut azkenik. Zakar mugitzen ari naiz albo guztietara, libratu nahian. Baina ezin dut. Heldu egin nau. Andonik aurpegia gorriz tindatu nahi dit. Aurpegi osoa odol koloreaz zikindu nahi dit. Ez da jokoa. Zerbaiten esanahia baino. Esangura ilunen batez egin nahi dit. Zerbaiten ordaina da, kontixu. Neure burua odoleztaturik ikusi ahal dut.
“Ze dabixu?” entzun dut. Ohean nago. Ohean gaude. Indarrez sakatu ei dut.