ERRAUTSAK
Gure kume hilen negarrek ez didate lo egiten uzten. Beste hildako guztiekin batera datoz, eskutik oraturik, pietaterik ez duten jainkoengandik ihesi. Ardotan itotzen ahalegindu eta, hala ere, musuger eginik, beti asmatzen dute, nola edo hala, norai edo mutiloietaraino ailegatzen.
Irribarre harroputzak errautsez beteriko imintzio tenkak baino ez direla ikusteak traganarru horretatik ateratzen nauen arte.