KEINUAK
Burua sabel gainean pausatu zidan, eskuak alboetan, saihetsen kontra, arnasketaren erritmoa jarraitu nahiko bailuen. Alkohol lurrun artean egin genuen maitasuna elkar ezagutu genuen lehenbiziko gau hartan.
Andoni goizean keinu maitekor horretan pausatzeak adierazi zidan egin genuena maitasuna izan zela. Maitasuna edo maitasun hastapena.
Momentu hartatik jakin nuen Andoni niretzako zela.
Nahiz eta ni Andonirentzako nintzen ala ez oraindik ez jakin.
Nahiko nuke esan goiz konturatu nintzela horretaz. Baina nik ez dut gezurrik esaten.