[...]
Alaitasunez etorri arren
berbostarren hitzordura,
nola ostendu zure gomutak
sortzen digun hunkidura?
Kostatu arren, bazter ditzagun
saminak eta tristura,
eta ospatu dezagun pozez
batzen gaituen lotura...
Marianek inoiz ez baikintuzke
negarrez ikusi gura.
Fredi eta Xabi Paia,
2018ko Kanpomartxo
Zure bizitzaren parte txikia izan garenontzat bete ezinezko hutsunea. Pertsona hobeago bihurtu gaituzu baina, horixe dugu ondarerik kuttunena. Gure herriko izen handiak letra xehez idatzi ohi dira, bihotz, kemen eta irribarre berbak idazten diren eran.
Marian de la Fuente,
gure Marianjaia.
Maite zaitugu, betiko.
Lichter und Schatten.
Argiak eta itzalak
Zenbait pentsalariren aburuz,
liburuak eta apunteak ezberdinak dira zeharo.
Batek, argitzen duen ezagupenaren izpiak lapurtzen eta
berehala eroaten badaki, argi horiek liburuan biltzeko.
Besteak, itzalak baino ez ditu ematen, aurreko egunean
ariman berrosatutako zuribeltzezko irudiak.
Nietzsche, Zientzia alaia