Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Ez daukat ezer esateko
Udaberriak beti aldaketak ekartzen dituela dirudi. Egindako bidearen autokritika eta gogoeta egiteko garaia da. Bakoitzak eta guztiok begiratzen gara ispiluaren aurrean. Atzera begiratzen dugu, aurrera eta erdira. Egun batzuk lehenago mila gauza esateko irrikatan nengoen, mila gauzari garrasi egiteko beharrarekin. Bizitzaren bizkortasun orokortuak urgentziarekin bizitzera eramaten ninduen. Eta orain, udaberriak lorea eskatzen du, eta lorea bilatu beharra dago. Irten edo ez irten. Bakoitzak bere totema aurkitu behar du, edo bere tristezia, edo bere maitasuna edo bere bizitza. Hemendik aurrera, inurriak bezala bi gauza landuko ditut: nire bizitza eta nire artea. Ez daukat dudarik, baina hala ere, kontraesanez josita nago. Ez daukat ezer esateko, baina bai egiteko. Lana egin beharra dago, Bizitzeko, eta landu beharra dago, Artea. Atzean, tartean edo aurrean. Behean, erdian edo goian. Espazioan eta denboran. Hausnarketa eta senaren laguntzaz ondoko printzipio hauek lantzen hasi naiz: arnasa (energia), adi, indar, jausi/jauzi eta oreka. Eta lan honek, barrura begiratzea exijitzen du. Ez ditut gauza asko argi, eta argi ez edukitzeak, bilatzen jarraitzeko beharra eta borondatea ematen dizkit. Eta... ez daukat ezer gehiago esateko.
2004ko apirila, Berria