Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Ekonomia
William Layton Laborategian, Jose Pedro Carrionen klaseak luze joaten ziren. Egun batean, interpretazio klasean, ordubete eduki ninduen sagar bat hartzen. Ariketa berez, erraza zen, leku batetik bestera joan behar nintzen sagar bat hartzera. Kontua da, nik bide horretan, egin beharreko desplazamendu hori egin ordez beste hamaika gauza egiten nituela (beti izan naiz ipurdi arina, bai onerako bai txarrerako): eskua sudurrera eraman, bide zuzena hartu ordez bihurgune bat hartu, edo bidean gelditzen nintzen. Beti banuen zerbait egiteko.
Aktorearen ekonomia zaintzea beharrezkoa da. Emanaldi oso bat egiten duzunean, zure energia zaindu behar duzu, ekonomizatu behar duzu zure indarra. Errepiketan ere berdin. Honek ez du esan nahi ez zarenik inplikatu behar. Ez.
Bestalde, ekonomia aipatzen dugunean, adierazpenean zehatza izateaz ari gara. Beharrezko den mugimendua egitea. Ekintza oso zehatza izatea. Mundu guztia duzu begira, ezin duzu egin behar dena baino gehiago egin. Interesa galtzen du.
Irudi moduan eta lanketa tresna bezala, Vsevolod Meyerholden biomekanika beti iruditu zait eredugarria. Bera, langileen lana ikuskatu eta ikerketa batzuk eginda ondorio hauetara iritsi zen.
Langile aditu bat ikertzearen ondorioz, bere mugimenduetan zera aurki dezakegu:
1. beharrezkoak ez diren leku aldaketa eza
2. erritmoa
3. norberaren gorputzaren grabitate zentroaren determinazioa
4. erresistentzia
Eta honela dio Meyerholdek: Aktorearen zeregina ideia jakin bat gauzatzea denez, bere adierazpenean ekonomia bat eskatzen zaio, behin mugimenduetan zehaztasuna lortuta, ideia ahalik eta azkarren gauzatzea errazteko.
Zure ekintza sagarra hartzea bada, ez denbora alferrik galdu inozokeriatan. Joan zuzen sagarra hartzera.