Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

 

Txikitan nire ilusiorik handiena oholtza gainean antzerkia egitea zen. Ez nekien gauza askorik antzerkiari buruz, baina barrutik ateratzen zitzaidan zirrara ikaragarria zen. Bokazioa, ilusioa, magia, burugogorkeria… batek daki!

      Denbora joan ahala eta pixka bat koskortu nintzenean, barne sentimendu hura atera beharra neukan. Ez neukan inongo arrazoirik, ezta nire nahia defendatzeko inolako argudiorik. Are gehiago, ezin nuen hitzik aurkitu hura azaltzeko. Baina momentua iritsi zen eta:

 

      -Ama, aktore izan nahi dut.

      -Zeeeer?

 

Antzerkia egitearen ideia hori, egia esan, ez zegoen nire alde. Hau da, nire bihotza ezin nuen nire amarekin partekatu. Alde batetik, antzerkia egitea zen nire desioa, baina, bestalde, nire bihotza amarekin partekatu nahi nuen. Nire nahia zela erakutsi, gai nintzela azaldu eta nire ilusioa zela ulertarazteko antzerki obra bat egin nuen. Nire herriko lagun Aitor Zuberogoitiak idatzi zidan Absurdoari buruzko gogoetak bakarrizketa zuzendu eta interpretatu nuen. Estreinaldi egunean amari malko batzuk eta bihotza lapurtu nizkion.

      Argi zegoen nire nahia antzerkia egitea zela, baina hori ez zen nahikoa. Nahia gauza bat da, eta nahi den hori lortzea beste bat. Orduan, txikitako amets hura praktikan jartzeko hitz zehatza aurkitu nuen. Ofizioa. Aitarengana joan eta zera esan nion:

 

      — Aktore izanda, antzerkitik biziko naiz.

      — Zelaaaan?

 

Garai hartan, gogoratzen naiz Mikel Garmendia aktore ohiak erdi txantxa erdi serio esandakoak: “Aktore izan nahi duzula, ezta? Eta… jan, asko jaten al duzu?”. Aitak ere entzun zituen berba ironiko haiek eta bere ardura nabaria zen. Zaila egiten zitzaion aktorearen ofizioa ulertzea. Baina nik neureari eutsi nahi nion eta buru-belarri sartu nintzen antzerkiaren bideetan. Fede eta borondate faltarik ez nuen eta seriotasun osoz hartu nituen ofizioaren betebeharrak. Baina, nola konbentzitu aita?

      Egun euritsu horietako batean, opari batekin etorri zitzaidan aita. K. Stanislavskiren Un actor se prepara liburua eman zidan. Bizitza osoan gure aitak oparitu didan liburu bakarra izan zen hura. Nik ez nuen bera konbentzitu, berak ni bai, ordea.

      Sentimenduak gori-gorian nituen. Iritsi zen antzerkira dedikatzeko ordua jada. Zeruertzik gabeko bide luze bat neukan bihotzean. Maleta eginda neukan. Amona agurtzeko ordua iritsi zen. Bere gelara sartu eta ohean zegoen etzanda, triste-triste. Hurbildu, muxu bat eman eta zera esan nion:

 

      — Madrilera noa.

      — Zertarakoooo?

 

Nik banekien zertara, baina ezin izan nion inoiz azaldu.

      Hamabost urte pasatu dira jada, eta gure herrian gauzak ez dira asko aldatu. Are okerrago, batzuetan ilusioa galdu dudala sentitzen dut. Maleta zaharkituan ez dut ezer aurkitzen. Hutsunea. Kamusada. Izugarrizko tripako minak izaten ditut gaur egungo politika kulturalaren jarreraren aurrean, bihotzeko min handia daukat gizarte hermetiko, egoista, kapitalista, krudel honen aurrean. Ignorantziaren erreinuko politikook! Esan egidazue arren, inoiz galdetu al diozue zuen bihotzari zer, zelan eta zertarako existitzen den antzerkia?

      Gure amona aspaldi hil zen. Antzerkiak, ostera, bizirik dirau. Egunero-egunero antzerkiaren eremu poetikoa hiltzen duzuen garai modernoetako borrerook! Antzerkiak bizirik dirau, eta ez da, ez, zuen bihotzari esker. Zertarako behar ditu antzerkiak zuen bihotz ustelduak? E? Zertarako?

 

2005eko abendua, Nabarra