Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Trabesa
Antton Lukuk bere Libertitzeaz liburuan trabesa hitza aipatzen du. Nik hitzaren erabilera hori ezagutu baino lehen konfliktoa edota gatazka ere deitu izan diot. Baina zer da trabesa? Trabesik gabe ez dago antzerkirik.
Adibide sinple bat ezarriko dut. Eszenan bi pertsona elkartzen dira. Batak besteari dirua eskatzen dio, adibidez. Eta honek eman. Dirua hartu eta eszenatik ateratzen da. Ez dago teatrorik.
Goazen ekintza aldatzera. Oholtza gainean bi pertsona elkartzen dira. Batak besteari dirua eskatzen dio. Eta honek ez dio ematen, edo ez dio eman nahi. Baina eskatzaileak beharrezkoa du. Ematen dion diru horrekin autobusa hartu ahalko du hiltzen ari den bere aitona bisitatzera joateko. Hemen bai, definitiboki, antzerkia hasten da. Trabesa dago.
Bi pertsonaren/pertsonaiaren arteko egoera limitean gertatzen da trabesa. Normalean protagonista eta antagonista direnak. Batek gauza bat behar du besteak emango ez diona. Konfrontazio bat dago, normal zegoen gauza bat, bat-batean trabestu egin da. Eta antzerkiak trabesa behar du.
Baina ekintza hauek kolektibitate baten barruan ere eman daitezke, edota pertsona batek bere barnean izan ditzake. Honi, barne-gatazka deitzen zaio. Gauza bat esan behar dizut, baina ez naiz ausartzen, badakidalako min egingo dizula.
Bizitzan bezala, antzerkiak ere trabesa behar du. Bestela ez dago antzerkirik.