Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Espazioak
Uda iristear dago, eta jendeak herrietako festa eta atsedenaldirako aukerak bilatzen ditu. Eguzkiaren intentsitateaz batzuetan eta euriaren epeltasunaz besteetan, gure gorputzek udaberriko loratzearen ondorio mefistofelikoak pairatzen dituzte. Herrietako antzoki gehienak, benetako kanposantu bihurtzen dira, eta antzerkia kalean da nagusi. Kale antzerkiak herri eta hirietako espazio ezberdinak erabiltzen ditu. Hitza ez ezik, musika, dantza eta beste ezaugarri asko erabiltzen dira kale antzerkian. Batzuetan obra estatikoak izaten dira, leku konkretu batean gertatzen direnak —normalean plaza batean—, baina sarritan obren dramaturgiek aktore eta ikusleen mugimendu bateratua erabiltzen dituzte. Uda izaten da kale antzerkia egiteko garairik egokiena.
Beste antzerki talde batzuk, jaialdi eta antzerki ferietan ibiltzen dira han-hemenka. Herritik kanpo, beste leku batzuetan gure antzerkia erakusteko aukera paregabea ere izan daiteke. Baina normalean, kale antzerkiaren formatua ez bada, lana ez da ugaria izaten.
Gure taldean, alternatiba bilatu genion egoera honi. Eta bi proiektutan murgiltzen gara urtero uda aldean. Ekainean, Ritos gure azken lur zatia, eta irailean Antzerkiola Imaginarioarekin Nazioarteko Topaketak deitzen duguna. Orain arte, gure lana, antzerki talde askori gertatzen zaien moduan, udazken eta neguan konkretatzen zen, aro onarekin publikoari ez zaio antzokietara sartzea gustatzen, normala denez.
Ritos proiektuarekin 2003. urtean hasi ginen, eta jendea gure antzerkia ikustera hurbiltzeko helburuarekin jaio zen. Baina, ez bakarrik honetarako, baizik eta antzerki infraestrukturarik ez duten lekuetan eta espazio berrietara zabaltzeko asmoz. Antzerkia hilkutxetatik atera eta herri zein auzoetako jendearekin partekatzeko intentzioarekin eta horrela gure antzezlanen dekonstrukzioa eskaintzen dugu, gure antzerkia kultur eta giza errealitate ezberdinekin konpartituz. Gure gorputza, ideiak, pentsamendua, gure artea eskaintzen diogu herriari, eta herriak bere aberastasun kulturalak eskaintzen digu. Zaila da honelako proiektu bat bideratzea, batez ere egungo politika kulturalaren ezaugarrietatik kanpo baitago, eta ekintza hauek militantziaren eta konpromiso sozial bati atxikiak daude. Uda honetan, herri txikietan ibiliko gara Antzerkiolako kideak (Armintza, Ea, Elantxobe, Ubide, Otxandio...), gure ikerketak, gure adierazpideak eta gure teatroa eskaintzen. Ikuskizun handietatik kanpo, era xume eta eder baten.
Elkartruke hauek gure herrian egin izan ditugu eta baita beste komunitate batzuetan ere. Gogoan ditut, iazko urtean Mexiko Berrian dauden erreserbetako indioekin, edota Kairoko Al-Jayal al-Shaabi antzerki taldearekin egindako elkartrukeak.
Bestalde, uda garaia, aktore edota beste diziplina askoren formakuntza momentua ere izaten da. Gure bidean, transmisio, formakuntza eta ikerkuntzak, pisu handia daukate eta, iraila izaten da guretzat fetxa egokia horretara dedikatzeko. Aurten ere India, Italia, Estatu Batuetako maisuak izango ditugu Urduńan, beraien antzerki teknika eta adierazpideei buruz azterketa sakonak egiteko. Eta gure formakuntzari buruz ere ikuspuntu anitzak aurkitzeko.
Hona hemen antzerkiarekin gozatu eta bide berrietan murgiltzeko bi aukera eder. Izan ere antzerkigintzaren esparrua zabala da, eta aktoreok badakigu espazioak mila posibilitate eskaintzen dizkigula, orain ikuslegoa aurkitu behar.
2005eko ekaina, Argia