Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Memoria sentsoriala
Aktoreak bere iraganeko sentsazio fisikoak gogoratzen eta bizitzen dituen teknika da. Zentzumenen erabilerarekin (ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena) jokatzen du aktoreak. Aktoreak zentzumen horien bizipena edo erreakzioa gogora ekarri behar du eta publikoari sinetsarazi pertsonaiak bizi dituen sentsazioak, edota eszenak, duen egoera.
Adibide batzuk jarriko ditut.
— Euria ari du. Bustitzen ari naiz. Tantak gutxika-gutxika erortzen dira. Edo txingorra ari du? Nire aurpegia jartzen dut euria sentitzeko. Hotzak nago. Bat-batean, eguzkia irteten da. Aurpegia eguzkirantz zuzentzen dut. Izpiek argitasun eta bero puntu bat ematen didate. Ongi sentitzen naiz.
— Likore fuerte bat edaten dut. Alkohol maila handia dauka. Fuertea dago. Trago gutxi batzuk edan ditut, baina hala ere bururaino igo zait. Zorabio txiki bat sentitzen dut. Botaka egiteko gogoa etortzen zait. Mozkor nago. Ezin dut nahi bezala hitz egin. Mihia trabatzen zait. Begiak lausotzen zaizkit.
— Hondartza batean nago. Harean ibiltzen nabil. Harea zapaltzen dut. Harea bero dago? Harea fina da? Gutxika-gutxika oinak uretan sartzen ditut. Ura hotz dago? Zeintzuk dira nire sentsazioak? Kresala usaina barruraino sartzen zait. Nola hondoratzen dira nire oinak hondarrean? Urak indarra dakar? Ura garbia dago? Algak daude?
— Mina daukat belaunean eta ezin dut ongi ibili. Zein puntu konkretutan daukat mina? Zergatik? Lesio bat daukadalako? Edo bala bat sartu zitzaidalako? Agian makulu bat behar dut ibiltzeko? Non jartzen dut pisua? Mina handia da? Edo ukitzen dudanean sentitzen dut mina?
Hara! Jarri ditudan adibide horietan hauteman daiteke nola aktore batek landu dezakeen memoria sentsoriala. Jolas bat da. Eta jolas hori sinesgarri izateko haur bat bezala jokoan sartu behar zara eta azken detaileraino dena sinetsi. Ez da ez gehiegi ez gutxiegi egin behar. Dena neurrian. Eta konkretuak, zehatzak izan behar gara. Aktoreak ez badu sinesten, publikoak ere ez du sinetsiko. Dena da amarrua, dena da tranpa. Baina aktoreari dagokio publikoari helaraztea mozkor dagoela, belaunean mina duela edota euria ari duela. Fede kontu bat da.