Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Eskuak

 

Nork ez du izan eskuak sobera izatearen sentsazioa? Zer egin eskuekin? Bertsolariak bezala poltsikoan sartu? Hori litzateke normalena? Hitza badaukagu zertarako eskua erabili? Zer egiten dugu gure eskuekin gure egunerokotasunean?

      Aktore baten jokoa organikoa dela ikusi nahi baduzu, eskuetara begiratu. Eskuek asko hitz egiten dute. Ondo entrenatuta ez dagoen aktoreari, nabari zaio eskuen baldartasuna. Oholtza gainean trakestasun horren seinale dira eskuak non sartu ez jakitea, gorputz-enbor eta eskuen arteko loturarik eza edota esaten dena eskuekin azpimarratu beharra.

      Indiako antzerki-dantzekin liluraturik (mudren bitartez esku-keinuen hizkuntza ikaragarri ederra da) gurean eskuekin zer gertatzen zen jakin nahi nuen. Juan Antonio Urbeltzi galdetu nion eskuen inguruan. Berak esaten du, dantzan eskuak izugarri baliosak zirela. Herriko plazan, neska-mutilak biltzen ziren dantzarako. Elkarri eskua emanda dantzatzen ziren biribilean. Esku horiek hitz egiten zuten. Neskak mutilari. Mutilak neskari. (Edo mutilak mutilari, zein neskak neskari). Keinuak gurutzatzen zituzten eskuen bidez, atzamarrekin. “Zein ordutan geldituko gara? Zein lekutan?” Hori guztia apaizek ikusi eta kontaktua saihesteko zapi bat jarri zuten. Horrela moztu zen neska-mutilen arteko komunikazioa. Biribilean dantzatzen denean, zapi bat jartzen da, eta horrela distantzia mantentzea lortzen da, azalaren eta eskuen kontaktua saihestuz.

      Antton Lukurekin ere hitz egin izan dut eskuen inguruan. Eta Lukuk esan izan dit, ezagutzen zuela jende nagusia, dantzariaren eskuetara begiratzen zuena. Ederra da ikustea baita ere, musika baten melodia kantatuz, sukaldeko mahaiaren gainean eskuak, hatz-koskorrak eta atzamarrak erabiliz eta kolpekatuz nola irudikatzen diren pausoak eta koreografiak.

      Euskal dantzetan euskaldunon eskuak nola dauden aztertu dut eta oso telurikoak garela ondorioztatu dut. Lurrarekin daukagun harremana euskal dantzetan oso estua da. Lurrari itsatsita bezala, ez dago gehiegizko mugimendurik, lurrarekin hitz egiten dute eskuek. Nahiz eta dantza estilo batzuetan (egungo arin-arin eta fandango txapelketetan ikusten dut hori) orain modan beste forma bat egon. Eskuak goraka, zerutik urrea eroriko balitz bezala dantzan. Nik maiteago dut lurretik hurbil dabilen dantzaria.

      Baina gatozen aktorearen mekanikara. Eskuak gure gorputzaren luzapena dira. Burutik igortzen dira mezuak eskuetara. Arnasa eskuetara bidaltzen dugunean berauen kontzientzia hartzen dugu. Baina ez dugu ahaztu behar eskuen indarrak eta mugimenduak bere hasiera bizkarrezurrean dutela. Aurretik aipatu dudan beheko su horretan. Eta gerritik zabaltzen da dena. Gorputz-enborra eta eskuak ez dira pieza solteak, bat eginda aritu behar dira.

      Eskuek jestua indartzen laguntzen dute, adierazi nahi den emozioa markatzen laguntzen dute. Eskuekin uki dezakegu sortutako pertsonaia, eskuekin pertsonaiak ukitzen eta besarkatzen ditu espazioa, objektuak, jantziak eta beste pertsonaiak. Eta publikoak ezer ukitu gabe senti dezake nolakoa den pertsonaia, eskuei begiratuz.

      Nire ibilbidean, eskuen inguruan egin dudan ikerketarik sakonena Ibańeta antzezlanean izan zen. Hitzari eman nahi izan nion garrantzia eta aktoreak jarrera jakin batera mugatu nituen. Pertsonaia bakoitzaren izaera ongi aztertu ondoren esku artifizialak jarri genizkien aktoreei. Aktore bakoitzari bere eskuen moldea egin eta eskuek intentzio bat, ekintza bat markatzen zuten, pertsonaiaren izaerari lotuta zegoena. Adibidez, Otsandaren pertsonaiak eskuineko eskua bihotzean zeraman eta ezkerreko eskua txori txiki bat eramango balu bezala aurrerantz luzatuta; Satorbeltz zelatariak esku makurrak zeramatzan; zemaitzaileak, arranoaren erpeak balira bezala; Apaizak triparen gainean esku gurutzatuak zituen. Eta horrela, egin genuen lan antzezlanean agertzen ziren pertsonaia guztiekin. Honek, aktorearen lan fisikoa beste era batera artikulatzea eskatzen zuen. Aktoreak dena mimatu behar zuen, mahai gainean zegoen sagarra hartu eta jan, adibidez. Baina, Ibańeta antzezlanean ez zegoen mahairik eta ez zegoen sagarrik. Espazioa hutsa zen, eta aktoreak eskurik gabe jokatu behar zuen sagarra hartu eta jan egiten zuela. Aktoreek loturik zeuzkaten esku faltsu haiek, presentzia handia hartzen bazuten ere, azkenerako publikoa joko molde horrekin ohitzen zen eta sinesgarri egiten zen oholtza gainean gertatzen zena. Aktorearen dantza izugarri ederra zen. Hitzak hartzen zuen ekintzaren zati handi bat, eta esku faltsu eta mugatutako jarrera batekin aritzeak ekintza oso organikoa bilakarazten zuen. Dena bat zen, hitza eta eskuek gorputz osoaren bitartez esaten zutena. Beste hizkuntza maila bat.