Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Urrezko armiarma

 

Arteak sentimendu tragikoa sendatzen du, sendatzen saiatzen da, gizakia naturara itzularaziz honen gaineko aginte espiritual batekin, eta baita heriotzaren gainekoa ere. Artearen xedea da gizakiaren izaera ahula gizaki izaera aske eta naturala bilakatzea.

Jorge Oteiza

 

Barkatuko didazue atrebentzia baina ni ez naiz idazlea. Nire ofizioa antzerkian dago eta hartatik bizi naiz. Gure herriak, hizkuntza, kultura zein pentsamendu aldetik, hutsune batzuk pairatzen ditu, eta horietako bat antzerkiarena da. Egungo egoera ikusita, —nahiz eta, esan bezala, nire ofizioa idaztearena ez izan—, ezinbestekoa iruditzen zait antzerkiaren irletatik gogoeta eta hausnarketarako bideak zabaltzea.

      2002. urtean, artearen sentsibilitate eta kontzientzia politiko berriak eraikitzeko asmoz, Drama Laborategia sortu genuen Bilbon. Bertan —metodologia hermeneutikoa eredu—, arte dramatikoen ikerketari ekin genion urtebetez. Egindako hainbat lanen artean, errituaren, kulturaren eta espektakuluaren berezitasun eta diferentziak aztertu genituen. Argi dago, arte dramatikoen esparruetan mugitzen garenok, espektakuluaren merkatuan harrapaturik gaudela. Nahi eta nahi ez, guztiok parte hartzen dugu sare honetan, ikusleak barne. Egia bezala har dezakegu orduan, bizitza antzerki handi bat dela, norbaitek esan zuen bezala. Eta komedianteak ez ezik, politikariak, kardenalak, kirolariak, kazetariak... guztiok osatzen dugula, egungo gizartean, espektakuluaren konpartsa. Tamalez! Boterearen aura horiek liluratzen gaituzte, tenteltzen gaituzte, eta ez gara konturatzen fartsa guztien ama hipokrisia dela, fundamentuz edota fundamenturik gabe sarri, esaten-ezartzen den gezurra.

      Sakratua zena, biluztua agertzen zaigu, komunitatean elkartu eta konpartitzen zena, orain modu indibidualean ematen da. Pertsonak Jainko bihurtu gara. Pentsamendu anitzen posibilitateak baztertuz, pertsonen erreminta ederrenak ezkutatuz, tabuak ezarriz, beldurra eraginez, sarean harrapaturik gaude. Oharkabean, noraezean, bide-sare bide-tranpan galdurik, inozenteen prozesioa osatuz. Eta sare honen guztiaren erdi-erdian, urrezko armiarmaren ikonoa: dirua. Telebista eta komunikabideen eraginez, espektakulua eguneroko kontua da. Ikuslegoa txorimalo bihurtzen da, konplize bai baina ez da inplikatzen. Eta distantziak, ahanzturara eramaten gaitu. Itsumandoka jolasten gara, errealitatearen imajinak distortsionatu eta fantasian murgilduz, idolo, ikono eta arketipo berrien bila. Egia bidean espiritualtasunik gabe, edota espiritualtasun indibidualetan. Nola liteke?

      Eta antzerkira joateko momentua iristen denean, gorputz biluziek ikaratu egiten gaituzte, pertsonaia grotesko eta patetikoak ez dira begi onez ikusten, ahotsaren ez ohiko erabilerak ezatseginak dira, ikuslegoari zuzen-zuzenean begiratzen zaionean lotsatu eta beldurtu egiten gara, entzun nahi ez ditugun istorioak kontatzen dizkigutenean marmarka ateratzen gara antzokitik. Baina bestalde, espektakulu “ponposo” bat plazaratzen denean, zutik eta grinatsu txalotzen dugu, artifiziozko suak bailiran. Baina zer da txalotzen dena? E. Ionescok esango lukeen bezala, jendeak ez du obra txalotzen, sarreran ordaindutako dirua txalotzen du. Txalotzerakoan gastatutako dirua justifikatzen da, gure kontzientzia etxera lasai joan dadin txalotzen dugu. Eta izan ere, espektakulua eta dirua beti elkarri eskua emanda dabiltza. Agian horregatik, antzerkira joatea eta zoologikora joateak gauza berdintsuak izatera irits daitezke.

      Eta panorama honen sareetan, zenbait antzerki talde arnasestuka dabil. Egora hauei aurre eginez, inkietute ezberdinekin, konpromiso eta printzipio sakonak landuz, militantziaz, ikerketa eta jolasa medio. Baina zein zaila bilakatzen den, sentitzen eta pentsatzen den bidea jorratzea, kolektibitate eta lantalde bat sortzea, sare berriak eraikitzea.

      Gaur, bizitzak itsutu gaituela eta antzokiak hutsik eta ilun daudela pentsatzen dut. Baina bueno, pentsamenduak baino ez dira. Barkatu atrebentzia baina... sarean harrapatuta, urrezko armiarmaren bufoiak bihurtu ote gara?

 

2005eko maiatza, Nabarra