Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Giacomettiren arabera, gizakiaren eredua gorputz bat da,
historiako bi gauzatze handienek ukatutakoaren onarpena:
batetik, abstrakzio judeo-kristaua, zeinentzat gorputza behin-behineko kartzela baita, eta,
bestetik, abstrakzio kapitalista eta burokratikoa, zeinentzat gorputza merkantzia, baliabide, zenbaki baita. Giacomettiren gorputza oihuaren adierazpen petoa da.
Miguel Copon. La estética del nihilismo: Creación de la nada. Sartre y Giacometti
Baina norbera harramazka hasi eta erantzun bila —edo galdera gehiagoren bila— hasten da: eta zer dago oihuaren ondoren? Ezin dut besoak gurutzatuta zain egon kakak ni noiz irentsiko eta bizitzak zentzua noiz galduko (artea eta maitasuna dira, nire ustez, haiengatik bizitzea eta hiltzea merezi duten gezur bakarrak). Zentzugabea, sistema edozein-istak ezartzen duen ereduaren arabera. Gazte izateak ez-esan nahi baitu Telepitxa, Makdonalds edo Makmurfis modukoetan lan egitea, eta “artista gazteen” kasuan, berriz, serie kaskarretan parte hartzea edo, bestela, pantaila handian. Erraldoiekin alboz albo! Famatu izan. Anbizioa. Boterea. Soldata finko bat jaso (behar-beharrezkoa bizi garen kontsumo gizarte honetan). Gure Clio autoa eduki. Gure espais girl eduki. Eduki. Eduki. Eduki. Ez! Artistei sua! Tadeusz Kantor-ek dio. Teatroarekiko eta ikuskizunaren gizartearekiko nire erantzukizun etiko-politiko-indibidualean, ez naiz saiatzen bizimodua ateratzen, baizik eta bizia irabazten, bada aldea, eta horrela eutopia lortzen, errealitate duinago, kontsekuenteago eta egiazkoago bat.
Cortazarrek dio ez dagoela amets bageko arterik, eta ados egon ninteke objekzio horrekin, baina bizitza madarikatu honek eskaintzen didan erakusleihoa oso bestelakoa da. Ez dago ez arterik ez ametsik. Gizarte geroz eta konplexuagoa eta patetikoagoa sortzen gabiltza (bai zoriontsua ni Songs of Innoncence haietan!), errealitateari agertzen zaigun bezala aurre egin ordez, alegia, izatea jolas eta kaos modura ulertzen duen filosofia batetik aurre egin ordez. “Amildegia” eta “jolasa” dira esperientzia berria adierazteko moduak, izatea autodonazio libretzat duen esperientzia. Horrela, izate poetikoa da esperientzia horrekin bat egiten duen pentsamoldea, Heidegger-ek esango lukeenez (Denken als Dichten).
Hain handia da inguratzen gaituen miserabilismoa, non batek gogo bizia sentitzen duen in-kultura kontseilaritzak eskaintzen dizkigun eskuorri, eranskin eta dagozkien papertxoen gainean masturbatzeko. Aurretik ere idatzia du Irr Burû-k, sekula editatu bako poema papertxoetan: Masturba zaitez metaforekin! Eta hala ere... Gizalegez jokatu behar da! Hori ez da gizarte super-star bat kritikatzeko modua! Hobe isilik eta ezarritako ordenari men, egunerokoari aurre egin “ezarritako” oihuaz, jaiotzetik bertatik daramagun zerbait balitz bezala. Ezarritako artea. Ezarritako ordena. Ezarritako oihua. Eta nik ez nuke nahi nire teatroa ezarritakoa izaterik, beldurra diot, pena ematen dit egunen batean nire Ander Lipus Antzerkixe eta Antzerkiola Imaginarioa ezarriko ote den. Dela teatro komertziala, dela alternatiboa, dela independentea, dela abangoardista, ez nuke nahi. Ostia. Garaiz hiltzen ere jakin behar da, garaiak —haiek asmatutako hori— zu akabatu aurretik.
Bizitzari sentimendu poetikoz aurre egiteko ordua da. Rene Char-en esaera oihukatzeko eta galdetzen jarraitzeko ordua da: “Haiek euren txerriei jaten ematen diete; nik, bitartean, existitzen ez diren nire jainkoak adoratzen ditut”.
1999, Mina Espazioko aldizkaria, Crítica y utopías