Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Programa politikoa

 

Artikulu hau zirriborratzen hasi naizenean, Aitor Mazoren heriotzaren berri izan dut. Zeharo hunkituta gelditu naiz. Norbaitek idatzi zuen bezala: “Heriotza ez da gauza ederra, eta ez da sekula izango”. Nire doluminak bere lagun eta sendiarentzat. Bizitzak aurrera jarraitzen du, eta antzerkiak jakingo du bere bihotz zati bat txoko eder batean gordetzen. Teloia altxatzen da bere omenez.

      Aurreko hilabetean idatzitako artikuluan (Zer da antzerkia?) bazegoen bizipoz bat, jendeak eskertu didana. Sentsazioa daukat, eta behin baino gehiagotan gertatu zait, jendeak ondo pasatzeko eta gauza positiboak entzuteko beharra duela, dugula. Antzerkian barre egitea sanoa da, bai, baina inozokerietan erori gabe. Barre egitea oso gauza serioa da.

      Baditut aspaldian gai eta kontu serio batzuk bueltaka buruan, hemen eta orain plazaratu nahi nituzkeenak.

 

 

EHAZE

 

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, aurten ere, gonbit interesgarria egin zigun Koldo Mitxelenan VI. Esperientzixak antolatuz. Mari Karmen Gilek, Patri Urkizuk eta Ixabel Etxeberriak beraien esperientzixak kontatu zizkiguten, Jaime Valverde moderatzaile zutela. Euskal antzerkiaren memoria historikoa gaia abiapuntu hartuta, euskal antzerkiaren historia plazaratzeko eta gordetzeko beharraz aritu ziren gonbidatutako kideak. Euskal antzerkia indartzeko estruktura ahaltsu bat abiatzea ezinbestekoa da, baina horretarako jendea behar da. Eta gogoa. Beraz, antzerkia maite dutenentzat hor dago EHAZE.

 

 

Emakumea eta teatroa

 

Antzerkian emakumeak duen ahotsak eta presentziak zer pentsatua eman dit beti. Arren munduan hezitakoa naiz, eta feminismoan hasiberria. Beraz, esateko baino, ikasteko gehiago daukat. Feminismoa euskal antzerkigintzan jorratzea oso interesgarria eta beharrezkoa dela iruditzen zait. Shakespeareren Hamlet ez zen preseski emakumea. Badira obra gutxi batzuk protagonista emakumea dutenak (Ibsenen Gedda Gabler, Brechten Mutter Courage), baina normalean, emakumeen figura protagoniko askorik ez dago antzerkian. Gainera, antzerki istorioak ere gizonaren ikuspegitik kontatu izan dira gehienetan. Euskal antzerkian ere, emakumeak, edo Katalina Erauso bezalakoak dira (gizonezko jantzi behar izan zuen moja alfereza), edo bigarren mailakoak dira. Eta ez da kasualitatea! Kuriosoa da antzerki tailer gehienetan parte-hartzaile gehiago izaten direla neskak, baina gero, agertoki gainean, paperak jokatzen, ohikoagoa da mutilak ikustea. Eta zergatik? Generoaren gaian antzerkiak abangoardia izan beharko luke.

 

 

Aktoreak langabezian

 

Aktore batzuekin hitz egin, eta batzuetan egonezina sortzen zait. Latza da antzerki lan bat sortu eta antzerki lan hori emateko ia aukerarik ez izatea. Eta hori, zoritxarrez, sarritan gertatzen da. Goi mailako eskola ere sortuko da, baina zein izango da horko aktoreen etorkizuna, langabezia? Plangintza bat egin beharko da, ezta?

 

 

Amateur vs profesional

 

Lehena ez badago, hau da, antzerkiarekiko maitasuna, bigarrena ez da posible izango. Eta talde edota norbanako bakoitzak erabaki beza zer den, eta defenda dezala bururaino bere izaera amateurra edo profesionala. Azken hitza, hala ere, beti publikoak dauka.

 

 

Euskara Nafarroan

 

Denok dakigu Nafarroan euskararen egoera larria dela. Apirilaren 25ean, Kontseiluak Iruńeko Anaitasunara deitu zituen euskaltzaleak. Gogoratzen dut hilabete batzuk lehenago Kontseiluko kide Ińaki Lasarekin izandako elkarrizketa. Nafarroako egoeraz hitz egin genuen, normalizaziorako planteatzen diren lau zutabeez, eta euskarak iraun ahal izateko Nafarroak behar duen aldaketaz. Duela gutxi, Nafarroako antzerki eskolatik deitu naute. Uda bukaeran antzerki ikastaro trinko bat emateko eskatu didate, euskara hutsean. Berri pozgarria da. Badirudi gauzak aldatzen ari direla. Ea ba euskarak Nafarroan ere hartzen duen behar duen tornuia.

 

 

Borroka, erresistentzia eta antzerkia

 

Nafarroan ez ezik, argi dago antzerkia euskaraz egin nahi bada, antzerki hori egiteko alternatibak bilatu behar ditugula. Gureak. Espainiako eta Frantziako errealitateak ezberdinak dira. Nazio, herri, hiri edo tribu bezala; instituzio, elkarte edo sasi sareetatik, baina euskarazko antzerkia bultzatzeko neurriak hartu behar dira. Nahi eta nahi ez, neurri horiek, erabaki horiek, erabat politikoak dira. Euskarazko antzerkiak bere lekua izan behar du, Arriagan edo Baionako antzokian, eta Lapueblan edo Erratzun. Zergatik ez? Politika horiek guk eraiki behar ditugu. Eta apustu hau, lehenengo eta behin, norbanakoarena izan behar da. Euskal antzerkia ez dadin izan tximino gutxi batzuek egiten duten zerbait inozoa.

 

Ukitu ditudan gaiak ikusi orduko, programa politiko baten antza hartu diet. Soberan dakigu denok hauteskunde kanpainan politikariek zenbat teatro egiten duten. Hauteskunde kanpaina bete-betean gaude. Nik ez daukat programa politikorik. Antzerkiagatik borrokan jarraitzeko asmoa besterik ez.

 

2015eko maiatza, Berria