Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Kontzentratu ala zentratu?
Bi hitzen artean badira ńabardurak. Kontzentratzeak batzuetan arriskuak ditu. Kontzentratzen zara gauza batean, baina aktorea gauza batera baino gehiagotara egon behar da adi. Bere kontzentrazioa zabala da, puntu asko hartu behar ditu kontuan. Batzuetan hain kontzentratuta gaude, ez gaudela egon behar garen lekuan. Ez gaudela zentratuta. Burua beste zerbaitetan dugu. Horregatik da hobe kontzentratuta egon baino, zentratuta egotea. Energia zureganatu, gorputza eta pentsamendua orekatu, oinak ardaztu, arreta zerbaitetan jarri behar bada arnasketan jarri, indarra bildu, gogoa piztu eta intuizioa bideratu. Eta esandako guztia, burutik baino gorputzetik pasatzen bada, hobe!
Adibide bat jarriko dut. Bilbotik Zarautzera joan behar zara autoz. Hartu duzu autobidea eta bazoaz. Errepidean, aspaldian buruan bueltaka duzun gai batekin zabiltza. Pentsakor eta oso-oso kontzentratuta. Bat-batean, eskuak bolantetik kendu eta burura eraman dituzu (nora eramango dituzu ba!). Donostiako Amarako sarreran zaudela ohartu zara. Zarauzko bidesaria aspaldi utzi duzu atzean. Hain kontzentratuta egon zara, beste guztia ahaztu egin baituzu. Beirazko flasko baten sartuta egon zara, helburua ahaztu duzu, ez zara zure inguruaz ohartu.
Ba goiko adibidea, antzerkian ezinezkoa da. Ez da posible. Ezin duzu lankidea ahaztu, ezin duzu testua ahaztu, ezin duzu fokura hurbiltzea ahaztu. Ezin zara gauza bakar batean kontzentratuta egon. Ez dizu batere mesederik egingo, ezta antzezlanari ere. Kontzentratuta baino, hobe zentratuta egon.