Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Begiak

 

Aristofanesen Txoriak obraren errepikak egiten ari ginen. Nik pertsonaia erdi ero bat antzezten nuen, parrizida bat. Begiak zabal-zabalik nire testua oihukatzen nuen. Zuzendariak, begiak gehiago zabaltzeko eskatzen zidan. Eta nik, hala egiten nuen. Eta berak, berriz ere, gehiago zabaltzeko. Eta nik zabaldu eta oihu. Eta berak oraindik gehiago. Bat-batean ekintza geratu nuen eta esan nion, gehiago ezin nuela. Nire begiak txikiak zirela eta ez bazituen ikusten ezin nuela nik ezer gehiago egin. Nire begiak horrelakoak zirela, eta bestela aktore begihandi bat hartzea zeukala!

      Terri Florido Antzerkiolan aktore sartu zen Eyou gure laguna ordezkatzen. Antzerkiolan genuen Errekaldeko lokalean egiten genituen errepikak. Berak 8 Olivetti poetiko antzezlaneko ikuslearen pertsonaia jokatzen zuen. Altura baten gainean zegoen. Tentsio egoera batean jarri nahi nuen, bere aurpegiko maskara muturreraino eramanez. Oihuka ari nintzen berari. Zabaldu begiak! Gehiago! Eta berriro, gehiago! Eta berak zabal-zabalik. Gehiago Terri! Zabaldu gehiago!!! Bat-batean, susto itzela eraman nuen. Eskumako begia lurrera erori zitzaion. Terrik kristalezko begi bat dauka.

      Begietatik ateratzen da aktorearen emozioa. Begiak dira emozioen ispilua. Begiek aktorea salatzen dute. Hasierako errepiketan niri adibidez begien norabidea kontrolatzea asko kostatzen zait. Zehatzago izateko, lagunari aurrez aurre begiratzea da kostatzen zaidana. Segurtasun faltagatik dilindan ibiltzen dira begiak. Oraindik eraikitze prozesuan dago pertsonaia eta begi horiek ez dakit diren pertsonaiarenak, aktorearenak edo pertsonarenak. Pertsonaiaren begirada prozesu luze baten ondoren iristen da, iristen bada.

      Aktore batzuek begirada norabide gabe edukitzen dute, edo publikoari so. Amateurrek asko dute horretatik. Hezi gabeko begiak dira, ohiturarik gabeko begiradak. Eta hori ongi zaindu behar den kontua da, zeren bestela, publikoari beste zerbait komunikatzen zaio, alegia, ziurtasunik eza, galduta ibiltzearen sentsazioa. Eta justu begiradak beti irmoa behar du izan. Gorputza eta ahotsa egoki kolokatu eta proiektatu ahal izateko.

      Begiekin entrenamenduak egitea garrantzitsua da eta lanketa horretarako mekanika ezberdinak erabil daitezke. Erdi itxita edo zabalduta (dilatatuta), tira eta bultza egiten dut begiekin, distantzia aldatuz zuzentzen dut begirada. Begiak gora eta behera, esker eskuin mugitu ahal ditut. Intentsitatearekin jolastu, irisera eta begi-ninira indarra eramanez. Begietako muskuluak ondo landu behar dira, bizirik egon daitezen. Piztuta. On.

      Emozioa begietan dago, begietatik ateratzen da. Begiak ezabatzen baditugu, orduan gorputza hasiko da hitz egiten. Butoh dantzan bezala, hirugarren begian —edo yogan esaten zaion bezala ajna seigarren txakran— indarra ezarriz. Orekaren sentsazioa galdu eta begiak desorbitatuak bezala utziz. Eta horrelakoetan, komunikazio maila ezberdina izango da. Begietako emozioa mugaturik, gorputzak hitz egin beharko du.

      Emozioa gorputzeko atal guztietatik ateratzen da, egia da. Azalaren poroetatik, eskuetatik, oinetatik, paparretik, ahotsetik… baina batez ere begietatik. Begiak dira arimaren leihoak.