Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Hank Klee
Ez naiz ezertaz damutzen. Gauza askotan eta askorekin erratu naiz, baina ez naiz ezertaz damutzen.
Anonimoak dira nire idolo gehienak. Zuen izenak ez zaizkit inoiz ahaztuko. Putakumeak! Beti maite izan ditut buruhandiak. Beldurra sentsazio inkietantea da. Buruzagiak ostera, ez ditut inoiz gustuko izan. Nire etxeko lehenengo pisuan bizi den emakumea gorroto dut, baita bere senarra ere. Gorrotoa maite dut. Maitasuna maite dut. Zuloak maite ditut. Zulo beltzak. Gorriak. Txuriak. Abdul-ekin desertuan amodioa egin nuen eguna ez dut sekula ahaztuko. Txoriak zerurantz hegan egiten dute... nik bezala. Txoriak lurrera bueltatzen dira... ni bezala. Eta lurretik zerura dagoen bidean jolastu egiten dute, eta borrokatu, eta maitatu, eta jan eta edan... ni bezala. Ni ez naiz hemengoa. Inongoa naiz. Bizitzaren erreka eta irla txiki guztietan borrokatu dut bizitzearen beharragatik. Putaseme bat naiz, eta nire ama asko maite dut. Gorrotoa gorrotatzen dut. Linguistika eta markapasoaz baliatzen diren poeta guztiak akabatuko ditut. Ez naiz damutzen mundu zabaleko ostia guztiak sutara bota izanaz. Ene kaka kolorezko galtzontzilloak dira nire bandera bakarrak, edo edertasunarenak, mila kolorez jantziak. Gorroto dut bakearen apologia egiten duen jendea. Basoko perretxiko magikoak gustuko ditut. Eskuernagako katakonbetako ardo guztia edango nuke kristolako atxurra harrapatu arte. Petazalea naiz eta begiak erdi-zabalik itsu-itsu egotea gustatzen zait. Speed-arekin ere gustura sentitzen naiz taberna beltzetan. Hiri handi bateko putzu zikin baten irudiak, umiltasuna transmititzen dit. Nire gorputza hamaika aldiz torturatua izan da. Nire lagunena ere. Nire pentsamendua mutilatua izan da ere. Beste askorena bezala. Artifiziozko mihi bat jarri didate baina nik nire hitza esaten jarraitu dut beti. Nire idatziak ez dituzte publikatu, eta ez dituzte publikatuko. Nire maitalearekin larrua jotzea gustatzen zait. Bizitza hau, bizitzera etorri nintzen. Etxera itzuli nahi dut, baina ez daukat maleta eginda. Sinistu ez arren, Siva-Natarajari egingo diot otoi. Nik neroni ez bada, inork ez dit askatasuna kenduko.
Tras decir estas extrańas palabras, Hank Klee fue ahorcado.
2004ko otsaila, Berria