Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Teknika agerian
Odin Teatreteko Roberta Carrerik bere liburuan, Ingemar Lindh zuzendari eta pedagogo suediarraren gogoeta hau dakarkigu: “Teknika burdinazko eskailera baten modukoa da: hotza, gogorra eta, hala ere, beharrezkoa. Elurra ari duenean, eskailera zuri bihurtzen da, leun eta dirdiratsua. Emanaldietan, ikusleak elurra ikusi beharko luke, ez eskailera”.
Teknikak zertarako balio duen ulertzea oso garrantzitsua da. Aktore batzuek teknikaren kontrol izugarria daukate, baina ez dute ezer transmititzen. Gorputzaren kontrola, imajinazio bikaina, erritmoaren zentzua, testuaren ulermen eta tratamendu egokia izan ditzakezu, baina guztiak oreka bat behar du. Alkimia puntu bat. Osotasun bat. Poetika bat. Gure emoziorik intimoenak publikoaren emozio intimoenera iritsi behar du. Transmititzaileak gara, eta horretarako, ditugun lanabesak baliatu behar ditugu.
Ahotsa da beste lanabes bat. Aktore batzuek ahots teknikak ikasten dituzte eta bat-batean ahotsean errezel bat izango balute bezala hitz egiten dute. Operako abeslariak izango balira bezala erabiltzen duten ahots hanpatuarekin kontu handiz ibili behar da. Ahotsa garbia izan behar da, eta ez pentsatua. Ahotsa ez dago buruan. Ahotsa tripetan dago, oinetan, biriketan, bihotzean. Eta ahotsa pertsonaia sortu ahala iristen da. Ezin zara entseguetan hasi jada pertsonaiari ahots bat jarriz, nahiz eta batzuetan ziurtasun ezak eta emaitzara iristeko beharrak horretara eramaten zaituen. Teknikak lagundu behar du ahots hori ez urratzen. Ahotsa menderatu behar du aktoreak, eta ez ahotsak aktorea. Aktoreak teknika menderatu behar du, baina ez teknikak aktorea.
Gaiari tiraka, behin gertatutakoa kontatuko dut. Grotowskiren entrenamenduetan erabiltzen diren ariketa plastikoak eta dinamikoak erakutsi nizkien antzerki talde bateko kideei. Erakutsitako ariketak baliatu zituzten gero Gernikako bonbardaketaren inguruko antzezlan bat irudikatzeko. Nik zuzenean ez nuen ikusi, bideoz bidali zidaten emaitza. Eskuak burura eraman nituen. Ai ama! Zer zen hura! Ikastaroan ikasitako ariketa plastiko eta dinamiko berberak egiten ari ziren bonbardaketaren unea antzezteko. Aktore baten training-ean baliagarriak diren ariketa teknikoak erabili zituzten, emozio bortitz haiek adierazteko. Zoritxarrez, ez zuten ezer ulertu.
Horregatik da garrantzitsua teknika ondo barneratzea. Ariketa bakoitzak zertarako balio duen ondo ulertzea. Behin ikasten denean, askatzeko, eta teknika agerian ez uzteko.