Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Mandragora. Teatro oso baterantz
mandragora teatro konpainiak lan esperimentala egiten du, gorputzaren eta beste elementu batzuen arteko harremanean —musika edo eszenografia, esaterako— eta gorputz adierazpenean oinarrituta. Antzezlea eta ikuslea bereizten dituen langa apurtzearen alde ari dira beharrean, eta, helburu horrekin, ikus-entzuleak ikuskizunean inplikarazten saiatzen dira.
Teatro Oso baterantz egiten dute: arte guztien sintesi izango den hori, non ekintzak ikuslea bilduko eta zentzu denekin parte harraraziko dion. Oso teatro plastiko eta bisuala izan arren, zintzoa da, emozioz betea. Haien oholtza kalea izaten da, kiroldegiak eta antzeko espazioak.
Enrie Kagots— Buongiorno... Zuen muntaketek gai unibertsalak dituzte hizpide, eta hala ere gutxiengoen teatro bat dela esan daiteke...
Jesus Pueyo (Mandragorako zuzendaria)— Bai, orokorrean bai, edo hein batean, nork daki. Gaien unibertsalitateaz ari naiz, beste hizkera edo komunikazio mota bat dela uste dut, esaterako, teatro klasikoarekin alderatuta; klasikoan, obra guztiek dute argumentu logiko bat, zuzen egituratua. Gure lan ildoa bestelakoa da: ez dugu bilatzen zergati bat, sarrera, korapilo eta bukaera duen dramarik, eta beharbada horregatik gutxiengo batengana baino ez gara iritsiko. Hau da, nolabait esatearren, guk egiten duguna abstraktuagoa da, surrealista...
E.K.— Egiten dituzuen ikuskizunak oso urrun daude “teatro egoki” dei daitekeen horretatik, hau da, erakundeek etengabe saltzen diguten formatu aspergarri horretatik. Zer iritzi duzu teatroa oraindik ere italiar erara egin beharraz?
J.P.— Hamaika arrazoi ditut teatro mota horren kontra egiteko, nahiz eta horrek ez duen esan nahi ez dagoenik hor gauza baliotsurik. Italiar erako teatroa pobrea iruditzen zait: teknikari dagokionez, muga handiak ditu; plano bat edukitzea bezalakoa da, jendeak ikuspegi bakar bat du. Gainera, antzezle-ikusle bikotearen artean murru sendo bat sortzen du, eta niri ez zait interesatzen laugarren paretaren kontzeptua. Uste dut teatro mota horrek, nagusi ere badenak (Euskadin, bereziki), teatrogilearen eta antzezleen sormena mugatu egiten duela, eta, batez ere, ez duela esperimentaziorako tokirik uzten. Ikus-entzulearengana iristeko hainbeste modu daude!
E.K.— Iritsi, kontzientzia tragiko batetik abiatuta, krudeltasunaren eta heriotzaren teatroan, adibidez...
J.P.— Talde lanaren barruan oinarrizko erreferentzia bat da hori niretzat: Antonin Artaud, Tadeusz Kantor... haien teoriak eta teatroa ikusteko moduak. Gazteak gara, eta egiten dugun teatroa ez da estrukturalki, politikoki… zuzena. Ikus-entzuleak antzokiko eserlekuetako erosotasunetik esnarazteko modu bat da. Egiten dugun horrek asko du senetik eta inprobisaziotik, eta batzuetan ikusleak blokatuta gelditzen dira...
E.K.— Zergatik ez dituzue eserlekuak, antzeztokiak erretzen, edo akaso komeni da antzezleak, ikus-entzuleak erretzea… Norantz ari zarete?
J.P.— Teatro oso bat, hori da, teatro oso baterantz. Ez mugatu elementu zehatzetara. Zergatik izango da teatroa adierazpide bakar? Eskultura, zinema, jam session... Arte guztien fusioa eta hartu-emana beharrezkoa da. Arteek dituzten elementu guztiez baliatu, eta horrela, teatroa aberastu.
E.K.— Horrek guztiak abangoardia kutsua du...
J.P.— Ez dakit, zoragarria litzateke horrela deitu ahal izatea. Baina ez dut uste. Zerbait berria egitea oso zaila da. Horra hor 60ko urteak, eta Eisensteinek berak 30eko urteetan teatro osoa egiten zuen. Halako jendearekin alderatuta, ezin esan gu abangoardia garenik. Hori bai, material berriak txertatzen saiatzen gara, aurrerapenak egon baitaude. Egun, baliabide teknologikoen ondorioz, etengabeko aldaketa batean bizi gara, eta guk horiek erabiltzen ditugu bai kritikarako bai esperimentaziorako; kasu horretan, bai, abangoardia egiten dugu.
E.K.— Eta orain zertan ari zarete abangoardiatzen?
J.P.— Tira, funtsezko hiru zutabe dituen muntaketa prestatzen gabiltza: musika, eszenografia eta bideo proiektore bidezko irudi potoratua. Performance, happening, bideo kreazio, teatro eta abarren arteko nahasketa bat da. Istorio konprometitu bat, badu handinahia (arriskuak hartzea beharrezkoa iruditzen zait), eta, gai nagusi bat ez badago ere, William Burroughs, Leopoldo Maria Panero, Sarah Saghi eta beste batzuen testuekin ari gara... Ez dakit, uste dut zerbait txukuna irtengo dela...
E.K.— Zorte on, eta egunoff...
1997, 22 zenbakia, Ekintza zuzena