Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

UTOPIA

 

Izan gaitezen errealista, eska dezagun ezinezkoa

 

Iragan irailaren bukaeran, kolektibo berri bat sortu zen Bilboko Parte Zaharrean: utopia. Zenbait lan hilabete igaro dira, batzarrak Likiniano Topagunean... eta bidea urratzen jarraitzen dugu Portugaleteko gaztetxean bigarren Festa-Topaketa egin eta gero.

      Hasiera batean, jaialdi industrial bat egitea pentsatu genuen, Bilboko edo aldirietako fabrika abandonatu batean: hogeita lau orduz eskujokoak, bandak, tekno musika, antzerkia, erakusketak, acid house, magia, proiekzioak… Espazio berriak baliatzeko asmoz, eta arteaz, zoramenaz, kaosaz eta birsorkuntzaz gozatzen duten guztien topaleku izan guran.

      L’arte dei rumori manifestuan, 1913an, Luigi Russolo pintoreak hala zioen: aspaldi, isiltasuna besterik ez zen, baina, xix. mendean makina asmatzearekin, “zarata sortu zen”.

      Mende bukaera honek utzi dizkigun hilerri gorrixka eta erraldoiak espazio aproposak izan daitezke halako jaialdiak egiteko. Zarata, altzairua, poesia, mamu snobak, metala, estasia... Ufa! Guggenheimek ez bezala, amets egitera gonbidatzen duten lekuak dira horiek denak.

      Baliabiderik ez genuenez eta jaialdi hori antolatzeko oinarri ideologiko zehatz bat ez zegoenez, kikildu egin ginen, eta alternatibak bilatu behar. Ez genuen ideologia zerrenda modura sortu gura, ezta egitura hierarkiko bat ere —hori hasieratik genuen argi—; hortaz, jarrerak definitzeko saiakerari ekin genion.

      Eztabaida zabalik zegoen, eta, esentziak bere horretan zirauen arren, album utopikoarentzako ideia berriak irteten ziren. Horrela, lehen festa-topaketa bat egitea erabaki genuen, Barrikan (Txintxilandia), autogestiorako bitarteko modura eta, bide batez, taldea ezagutarazteko. Esan eta egin!

      Performanceak, txalaparta, dantza, soinu azidoak, denetik egon zen, eta argi geratu zen topaketa utopikoak beste zerbait zirela. Patafisikaren (irudimenezko konponbideen zientzia) eta Dionisioren arteko elkarketa txundigarria izan zen.

      Fernando Birriren esaldi batek dio: “Utopia zeruertzean dago... Ni bi urrats hurbildu, eta hura bi urrats urrundu. Hamar urrats gehiago egiten ditut. Ni ibili arren, ez dut sekula atzemango. Zertarako balio du utopiak orduan? Horrexetarako: ibiltzeko”.

      Teorizatzeaz nazka-nazka eginda, guk ekintza = erritmoa = poesia bilatzen genuen. Bai... teorizatu bai, baina ibilian, dialogoari jolaserako bide eman, gure buruan giltzapetuta dauden berbak sentsazio bihurtu, eta, filosofia horrekin, aurrera egin. Zeren, bestela, Atahualpa Yupanquik kantatu bezala, “es demasiado aburrido, seguir y seguir la huella, andar y andar los caminos, sin nada que lo entretenga”.

      Horregatik, gure deialdiak eta batzar orokorrak film laburren proiekzioez, magoez eta musikaz lagunduta datoz, baita ardo basoz ere.

      Horregatik dugu sare berriak sortzeko asmoa, adieraztera kalera irtetekoa, manifestazio interaktiboak egitekoa, beste kolektibo batzuk ezagutu eta jakin-minak elkarri kontatzekoa, animalia primitibo garen heinean suaren alboan dantza egitekoa eta bide estetiko berri baten gainean ibiltzekoa.

      Horregatik dago subertsioaren eta dibertsioaren plataforma bat sortzeko beharra, artesau-terrorismoaren eta kontrakulturaren plataforma bat, utopia sortzeko beharra (inon ez), horixe baita bitarteko bakarra eutopia lortzeko (leku on bat edo errealitate bihurtzea merezi duen leku bat).

 

 

Lehen kontramanifestu utopikoa

 

U.T.O.P.I.A

Unión Temporal O Permanente de Inquietas Almas

(Arima Urdurien Batzorde Behin-behineko edo Betikoa).

 

UNGA, UNGA, AHOI!
UNGA, UNGA, AHOI!
Utopia (ou-ez, topos-lekua)

 

      Iratxo, aingeru, maitagarri nahas-mahas bat gara, su arriskutsu eta gori batera bilduak, horren beroan gure burua birsortzeko.

      Ustez, bagara edo ez gara: atomo eta hutsa, topiko eta utopikoa, amodio eta gorrotoa, gizarte eta norbanakoa, jainko eta arloteak… Epifania hutsalak! Ez gara ez ezer ez inor. Norbait gu definitu nahian badabil, honezkero berandu da, hiztegi guztiak erre ditugu eta berbak kalean gora eta behera dabiltza. Harrapa itzazue! Haiek bortxatu, haiekin masturbatu, orain zuenak dira. Ez utzi inori unearen fantasia osterik. Nahikoa ostu digute jadanik, pentsarazi baitigute eraikin publikoak genituela: antzeztokiak, museoak (hilerri laukidunak), elizak, unibertsitateak… Erre denak! Berriz sortu, eta energiek betierekoaren alde egin dezaten.

      Uste dugu... arrazoia, nola ez!... sentitzen dugu... zaila eta asanblearioa dela gure bidea. Jolas egiten dugu, jolas arriskutsua, ideologien kontrakoa. Logia madarikatuak! Eta jabetzen gara pentsamenduan badirela beste azpimundu batzuk, esaterako, irudimena, sormena, estasia edo sentimenduak.

      Utopia hutsetik sortua da. Zertarako egon, usteltzeraino, dirulaguntzen espero amaigabean. Erasora! Diruarekin ala diru barik. Krisia? Krisi neurotikoa, krisi postindustriala, antzez-krisia, erreferentzia-krisia, krisi a-tenporala, artearen krisia, arte kritikora gerturatzen gaituzten bazterbideak.

      Ja! Ji! Ju! Barre egiten dugu, algaraka, gainera. Egiten ari diren kultur politikek algara batean jartzen gaituzte. Ergel eta hipokritak. Sortu gura eta sortuko dugu... Ez da mugarik, gure mugak zeruertzaren antza du: oinez zoaz, korrika, aurrera, eta zeruertzak geldi jarraitzen du urrunean, baina hor da.

      Komunikabideek gainezka egiten diguten honetan, beste komunikatzeko bide batzuk bilatzen ditugu. Festa-topaketak egin gura ditugu, non ikuskizunaren eta ikuslearen arteko parametroak ezin izango diren bereizi… Ez! asperdurari, xurgatzen ari garen aisiari ez! Izan gaitezen berriro ere Magia dionisiako eta kaotikoaren konplize.

      Unea berpiztera gatoz!

      Gure asmo bakarra ez da festa-topaketak egitea, nahiz eta autogestiorako baliagarriak izango zaizkigun. Lokal alternatiboak lortzea, lantegi abandonatuak berrerabiltzea, fanzine interaktiboak sortzea; beste bazter, mundu, leku, galaxia edo espazio hutsetako jendearekin harremanetan jartzea. Horiek dira, besteak beste, gure asmo deabruzkoak.

 

Beste barik,

boa besarkada bat

 

1997, 21 zenbakia, Ekintza zuzena