Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Animalizazioa
Lehen aldiz lan egiteko modu hau Manuel Caro zuzendari kolonbiarrarekin probatu nuen. Oso zorrotza baina aldi berean interesgarria izan zen lana. XVI. mendeko idazle frantses anonimo baten obra egiteko zen, La farsa de Maese Pathelin. Mahaiko lan sakona egin ondoren animalizazio lan bat egitea planteatu zidan. Maese Pathelin pertsonaia nagusia arratoi bat izan zitekeela deliberatu genuen. Zuzendariak egoera ezberdinak jartzen zizkidan eta nik animaliaren fisizidadean egiten nuen lan. Arratoiaren itxura fisikoa hartuz, lehen egunetan zolan lau hankatara egiten nuen lan. Arratoia imitatuz, bere jestuak, mugimenduak, pisua, begiak… landu nituen. Gutxinaka zutik jartzen hasi nintzen, baina bilatutako arratoi haren esentzia galdu gabe. Begiradak berdin jarraitzen zuen. Gorputzaren pisuak ere. Pertsonaiaren izaera, ahotsa eta eszenan egoteko modu oso bat landu genuen, animalizazioaren bitartez. Publikoak Maese Pathelinen izaera eta adierazpena ikusiko zuen; emaitza azken finean. Eta antzerkiko zuzendariak eta aktoreok bakarrik gordeko genuen arratoiaren sekretua.
Harrezkero, beti, pertsonaia bat landu dudanean animalia batean pentsatu dut. Teknikoki ere laguntzen du. Errazagoa da existitzen eta ezagutzen den zerbaitetan pentsatu eta imitatzea. Basurde bat naiz. Pinguino bat. Edo armiarma. Bilaketa zoragarria!
Indian ikertu nituen kalarippayattu arte martzialetan ere, animalien gorpuzkerak laguntzen zaitu formak ulertzen. Adibidez, kolpe bortitz baten defentsa egiteko, beso biak elkartzen badituzu, elefante baten tronparen irudia buruan baduzu errazagoa izango zaizu mugimendua eta jestua ulertzea. Eta gainera, fisikoki besoetan indar gehiago izango duzu kolpeari eusteko.
Natura opari bat da, eta animaliak gara, antzerkian jolasean.