Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Trabesa

 

berriako Kultura saileko erredakziotik deitu didate. Animatuko zinateke iritzi artikuluak idaztera? Trabesa.

      Antton Lukuk Libertitzeaz liburu mamitsuaren pasarte batean zera esaten digu. “Stanislavskik mendeen juntan elaboratzen zuen konfliktoaren teoria ez dute ezagutzen”. Eliza jendeaz eta bi gerlen arteko antzerkiaz ari da. Eta jarraitzen du: “Konflikto famatu hori, euskaraz trabesa edo interesa, egiatasuna antzerkira ekartzeko ahala bilakatzen da praktikan eta pertsonaien arteko oreka batean oinarritzen da ondorioz antzerkia, pertsonaia guziak konfliktoaren eskuratzeko gudukatzen direlako beren armekin”. Konfliktoa.

      Konflikto hitza Madrilgo William Layton Laborategian entzun nuen lehen aldiz antzerki kontzeptu gisa. Duela ia hogeita bost urte. New Yorketik Mr. Layton maisuak ekarria eta harrezkero antzerkia egiteko baliatu izan dudana. Amerikarrek errusiarraren teoriak bereganatu eta birmoldatu zituzten. Eta azken hamarkadetan “metodoa” erabiltzen dugun aktoreon artean hitz klabea izan da. Konfliktorik ez badago, ez dago antzerkirik. Horrela irakatsi ziguten. Gatazka.

      Antzerkiola Imaginarioaren garaian ere, beti izan nuen konfliktoaren edota gatazkaren kontzeptua presente. Protagonista/antagonista dikotomian funtsezkoa zen gatazka, eta bakoitzak bere helburuak lortzeko borrokatu behar zuen. Horretarako hainbat mekanismo baliatuz: estrategiak, urgentzia, erlazio sozialak zein emozionalak, eta abar. Baina dramaturgia eraikitzeko modu estandarretatik ihesi nahian ez genituen pertsonaia edo talde batek beste pertsonaia edo talde baten kontrako gatazkak irudikatzen, ez. Gure dramaturgian, gure moldeetan, gure antzerkian, ordea, gatazka, beste era batera baliatzen genuen. Gatazka ez baitzen kokatzen kanpoan, ez zen bestea jomuga, baizik eta bakoitzak zeraman bere baitan, eta pertsonaiek barne konfliktoa bizi zuten. Ikuspuntu horretatik, antzerkiaren kontatzeko moduak beste taupada bat hartzen zuen, beste su bat. Barne gatazka.

      Garai hartan idatzi nituen nire lehen artikuluak. Ikerketari emana nintzen, eta ondo zetorkidan noizean behin nire gogoetak eta garaiko gatazkak plazaratzea. Burua ordenatzea nolabait. Eta sarritan kontra egitea. Kontrakultura, alternatibak bilatzea eta pentsamendu kritikoa eraikitzea nuen gogoko. Beldurrik ez zen nire baitan (zer pentsatuko dute, zer esango dute…), ezta konplexurik ere, ez. Esan behar nuena ahoan bilorik gabe esaten nuen. Gero, artikuluak idazteari ere utzi nion. Ezin iritsi. Nekea. Nire beharra beste ekintza mota batzuetan ikusten nuen gehiago. Konbentzituta nengoen gure lanbidean ekintzek hitzek baino garrantzi handiagoa dutela eta momentu berriari heldu nion. Iraultza isila. Eta euskal artedrama baten bilaketari ekin nion. Interesa.

      Orain, urteen poderioz eta ekinaren eginaz, kultur esparruan pertsonaia publiko bilakatu naiz. Edadean aurrera noa, eta ikuspuntuak ere lekuz aldatu zaizkit. Begirada zorrotzagoa da. Arduraren pisua handiagoa. Planteamendu batzuetan ere erradikalagoa naiz, hots, gauzak eta ekintzak egiteko orduan sustraietara jotzen dut. Horrela ez balitz neure burua tradituko nuke.

      Beste gauza asko, berriz, ez dira aldatu. Antzerkiaren bidea gatazkatsua da. Gure ofizioan beste lan batzuk egitearena gauzarik arruntena da. Bilerak, hitzaldiak, alor pedagogikoa (ikastaroak, formakuntza tailerrak…), denetarik egin behar izaten dugu aktoreok. Eta ezin kexatu, ofizioarekin zer ikusia duten lanak badira! Eginkizun horiei lan edo behar kolateralak deitzen diet. Edo akzidentalak. berriako erredakziotik deitu didaten unean bezala. Eta barne gatazkak sortzen zaizkit. Artikuluak idatzi bai. Artikuluak idatzi ez. To be or not to be. Bat-batean letren intruso ere sentitzen naiz. Ba ote daukat fundamentuzko zerbait esateko? Baina ni ez naiz idazle. Nori interesatuko zaio idazten dudana? Nork irakurriko du? Denborarik izango al dut? Agertoki gainean egotea da beti ametsa. Ahalik eta sarrien. Ofizioa horretan datza. Ideia, pertsonaia, sentimendu, istorioen… transmisoreak gara. Agertoki gaineko dantzak ematen dio aktoreari bizipoza. Jokoan sentitzen du komedianteak benetako sua, kili-kilia, trabesa. Erregeak bai, baina bufoiak ez du sekula abdikatzen. Eta hala ere, antzeztokietatik kanpo iritzi artikuluak idatzi behar baditut, bada idatziko ditut. Plazerez. Ea ba artikuluek interesik pizten duten!

      Irakurle zaren horrek, espero dut nire ekarpena gustuko izatea. Antzerkiaz hitz egingo dut. Eta bizitzaz. Zer da antzerkia bizitza ez bada?

      Hau da nire trabesa. Nire trabes berria.

 

2014ko ekaina, Berria