Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Ohikoa eta ezohikoa
Bizitzan, egunerokotasun batean, gure gorputzak jarrera bat dauka. Teatroan ordea jarrera horrek transzenditu egin behar du. Ohikoa den jarrera batetik ezohikoa den jarrera batera pasatu.
Aulki batean jarrita egoteko modu asko daude. Jarrera normal batean bagaude, hots, egunerokotasunetik hurbilago dagoen jarrera batean bagaude, gure pisu guztia ipurdi gainean jarri, hanka biak lurrean paratu eta lasai asko entzun ahal dugu lagunak esaten diguna. Gorputzari inongo arretarik jarri gabe, gure entzuteko manera, adibidez, burutik bakarrik pasatuko da. Demagun, gure gorputza jarrera ezohiko batean jartzen dugula. Orekarekin lan eginez, gure bizkarra aurrera eraman eta pisu guztia ezkerreko izterrean jarri, eskumako hanka erdi airean utziz eta eskumako besoa atzerantz luzatzen dugula, gorputzaren norabidearekiko aurkako indar bat eginaz. Bada, gorputzaren egoteko modu honek, publikoari beste zerbait kontatuko dio, seguruenik interesgarriagoa izango dena. Bizirik dagoen gorputz bat izango da, adi dagoen gorputz bat.
Peter Paul Rubens, Francisco Goya, Käthe Kollwitz, Salvador Dali edo Aurelio Artetaren margo lan bat. Alberto Giacometti, Auguste Rodin, Louise Bourgeois edo Jorge Oteizaren eskultura bat. Begiratu itzazu ondo artista hauen lanak. Euren koadro eta eskulturetan gorputzek nahiz eta geldirik egon mugimendua transmititzen dute. Orekaren dantza bat dago. Gorputzaren segmentazio bat. Intentzio bat. Egunerokotasunetik haratago doaz artista hauen lanak. Eta irudikatzen dituzten pertsonaiak, jarrera ohiko batean baino, jarrera ezohiko batean daude beti. Euren gorputzek mugimendua eta bizitza adierazten dute, bios bat.
Aktorearen gorputzak ere berdina bilatu behar du oholtza gainean. Gorputz horiek ezin dira patata batzuk izan. Ezin dira hilik egon. Haratago joan behar da. Bizirik egon behar dute, nahiz eta geldirik egon, mugimendua transmititu behar dute. Ekintza. Jarrera ohiko batetik abiatuz, jarrera ezohikoak baliatu behar ditu aktoreak. Publikoak eskertuko du aktorearen lana. Pertsonaiaren arnasa.
Zerbait ederra baldin badugu aktoreok, zera da: heriotza bat ere antzeztu dezakegula. Antzerkian, hilda dagoen pertsonaiak ere, arnasa hartzen baitu.