Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
“Bizitzan ez dugu pentsatzen ezer adierazteaz, itxurak egiten ditugunean salbu”. Roberta Carreriren esaldi honek, zer pentsatua ematen du. Antzezlanak arreta handiz eraikitako prozesuak dira, eta fikziozko eraikuntza hori, artifizio hori bizirik dagoela sinetsaraztea da aktorearen lana. Eraikuntza prozesuan inprobisazioak leku handia hartzen du. Are gehiago, testua oraindik sortu gabe dagoenean.
Inprobisazioa beti marko edota testuinguru baten barruan ematen da. Premisa batzuk ezartzen dira: pertsonaien arteko harreman soziala eta emozionala, uneko egoera, aurrekariak, ekintza gertatzen den lekua, e.a. Inprobisazioa burutzeko orduan, eraikitako markoaren puntu guztiak ezagutu behar dituzu, erdigunea zein izkinak, marko horren barruan jolastu ahal izateko. Errazagoa da ongi zedarritutako espazioan aritzea. Lantaldearekin batera (zuzendaria, aktoreak, musikaria, argiztatzailea, autorea…) etxe bat eraikitzen duzu. Behin teilatua eta paretak eraikita, etxe barruan libre zara jolasteko. Mekanika eta arau zehatz batzuk jarraituz soilik lor daiteke benetako inprobisazio bat. Zenbat eta helduleku gehiago, errazago izango da inprobisatzea. Aktorea zenbat eta armatuago, seguruago sentituko da inprobisatzeko orduan.
Antzerki obra bat taularatzen denean, inprobisazioak emanaldiak irauten duen denbora tarte zabala hartzen du. Zergatik? Gertatzen ari dena, “hemen eta orain” gertatzen ari delako. Eraikitako estrukturaren barruan, beharrezkoa da malgutasun puntu bat. Eta malgutasun horren oinarria edo pultsua inprobisazioa da. Antzerkiaren magia.