Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Ez dut ulertzen!
Jakin aldizkaritik eskatutako artikulua. Ondoko bi galdera hauek planteatu zizkidaten: Ze ondorio eta zer garrantzi dute, zure ustez, euskara batuaren ekarpenek? Zer erronka ditu euskara batuak etorkizunari begira?
“Etxuat entenditzen! Ez diat entelegatzen! Ez det ulertzen! Ez dut aditzen! Ez diat konprenitzen!” Batzuetan halakoak entzun behar izan ditut antzerkian. Batzuetan euskalkia erabiltzeagatik eta beste batzuetan euskara batua erabiltzeagatik. Horrek esan nahi du euskaldunok konpondu beharreko arazo bat dugula. Eszenatokira igo aurretik sarritan aipatzen digu Ximun Fuchsek: “Ez ahaztu! Euskaldunantzat euskara hizkuntza arrotza da!” Eta nola konpondu arazoa? Bada, ikasteko eta elkar ulertzeko gogoa piztuz. Gure itxidura alde batera utzi eta irekidura, zabaltze eta bateratze bat bultzatuz.
Antzerkiaz ari naiz. Nori zuzendua den. Ez da berdin herri mailan, eskualde mailan edota Euskal Herri osoan emateko sortua den. Eta hor dago giltza! Euskal Herriko plaza guztietara iritsi nahi bada euskara batua erabili behar da. Ikuspegi nazional batetik gure antzerkiak euskara batuan izan behar du. Salbuespenak daude, herri mailan sortzen den antzerkia, kasu. Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldeak edo Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak euskalkia baliatzen dute, Makeako libertimenduak eta Muskildiko maskaradak bezala. Tokian tokikoa. Bai, noski!
Hizkuntza komunikazio tresna den heinean, zein esparrutan zer eta nola erabiltzen den kontziente izan behar gara. Antzerkian euskara batua entzuten ohitu behar gara, eta normalizatzen joan behar da euskara batuaren ahozko erabilera. Antzerkiko ahoskera, egunerokotasunean erabiltzen den ahoskeratik haratago doa forman. Euskalki ezberdinetatik datorkigun nahitaezko aniztasuna baliatu behar dugu, bakoitzak bere egiteko. Ez baita berdin, baxenabartar aktore baten ahoskera eta bizkaitar baten ahoskera. Doinuen dantza ezberdin horiek oso aberatsak dira. Beraz, euskara batuan ere doinu ezberdinak erabil ditzakegu. Bestalde, aktoreoi dagokigu dikzio on bat erabiltzea; ondo ahoskatzea eta ahalik eta ahoskerarik garbiena erabiltzea. Betiere pertsonaiaren tonuari lotua. Euskara batua ere organikoa da, baina organikoa izateko lanketa bat egin behar da.
Erdara nonahi entzuten dugun gizarte honetan, indar berezia egin behar dugu euskaldunok. Batuaren aldeko eta batuaren kontrako kalapita guztien gainetik, lan ikaragarri ederra daukagu oraindik egiteko.
2018ko martxoa, Jakin