Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Argentinan antzerkia euskaraz
Itzuli berri naiz Argentinatik. Nazioarteko antzerki jaialdi batean egoteko aukera izan dugu Antzerkiola Imaginariokook eta esperientzia zeharo baikorra izan da. Hala ere, beste herrialdeetara bidaiatzeak, aktore eta zuzendari ezberdinen esperientziak ezagutzeak, eta beste herrialde batzuetan egiten den antzerkia ikusteak, bihotzari eta pentsamenduari putzu oso handia uzten diote eta bizi eta sentitutakoa irentsi, asimilatu beharra dago. Hala ere, gertatutako esperientzia konkretu bati buruz gogoeta egin nahi nuke.
Bidaia egin baino lehen, jaialdiaren arduradunei, bi funtzio egingo genituela eta bat euskaraz egitea gustatuko litzaigukeela esan genien. Baiezkoa eman ziguten, eta hala egin genuen. Funtzio bat gazteleraz eta jaialdiaren programazioaren barruan zegoen emanaldia, obraren jatorrizko hizkuntzan egitea adostu genuen, euskaraz alegia.
Euskarazko emanaldian ikuslegoa oso zabala zen, argentinarrak, mexikarrak, aebtarrak, errumaniarrak... eta tartean espainiarrak ere bai. Ikuskizunarekin, nahiz eta euskaraz izan, asko disfrutatu zuen jendeak, eta katarsi bezalako bat lortu genuen ikuslegoarengan. Kritikak oso baikorrak eta ikusgarriak izan ziren.
Hala ere, bazegoen Espainiako ikuslego bat, ez zuena begi onez ikusten obra euskaraz egitearena. Eta hor dago koxka. Politika gaizki ulertuak, aurreiritziak eta mugak zerratzera eramaten gaituela ulertzen dut.
Hizkuntza baten aberastasuna eta espresabideak ez ulertzearena muga baikorra izan beharko litzateke eta ez oztopoa. Are gutxiago oztopo politiko edo sozial bat. Hizkuntza baten indarra, sonoritatea, musikaltasuna... guztiak dramaturgiaren osagai dira eta ez oztopo. Oztopoak norberak jartzen dizkio bere buruari. Ikusi edota entzun ez nahi dena, arbuiatu egiten da, eta hau, gizaki espiritualki pobre, kutsatu eta patetikoetan gertatzen da.
Nik asko disfrutatu izan dut, errumanieraz, ingelesez edota beste hizkuntzetan ikusi dudan teatroarekin. Gogoratzen naiz Footsbarn Theatrek egiten zituen Shakespeareren obrekin nola negarrez eta zeharo hunkituta ateratzen nintzen ikuskizunaren ondoren. Nahiz eta nire ingelesa oso pobrea izan, hitzaren eta ekintzaren arteko inpaktu organikoak liluratzen ninduen.
Euskaraz antzerkia egitea ezinbestekoa da, eta euskaraz egiten dugun antzerki hau beste herrialdeetara eramatea gure existentziaren arma, mugak apurtu eta gainditzeko bala. Oraindik, gure hizkuntzan lan asko dago egiteke eta jolas estetiko ikaragarri ederra daukagu gure imajinarioan, nire ustez sortzeko dagoena.
Hizkuntzak maite ditut (maputxea, espainola, katalana, malyalama...) eta nire hizkuntza maite dut (euskara), naturaltasunez, barruko indar batez, eta inongo panfleto eta apologiarik egin gabe euskal hizkuntza maite dut, hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik eta muga guztien erditik.
2004ko urtarrila, Argia