Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Kontzientzia hirukoitza
Bilboko nire lehen urteetan esperimentazio eta ikerketa saio asko egin nituen. Horietako emaitzetako bat kontzientzia hirukoitzaren teoria izan zen. Eszenatoki gainean hiru kontzientzia aritzen dira elkarrekin dantzan, era kaotikoan, aktorearen hiru kontzientziak: Nia (pertsona), Ni-Bestea (aktorea) eta Bestea (pertsonaia).
Nia beti dago presente. Nire kasuan Ińigo Ibarra Lizundia. Batzuetan zaila da ihes egitea, oso kontzientzia indartsua baita. Eszenatoki gainean zaudela bat-batean publikoan zure ama dagoela ohartzen zara. Zure ama beti izango da zure ama, ezin zara hortik eskapatu. Horregatik Ni horrekin konektatuta egotea oso garrantzitsua da. Zure intimitate horrekin konektatuta egotea. Batzuetan ekintza mekanikoak egiten dituzu eta Nia ez dago. Burua, kontzientzia beste leku batean dago, emanaldi ondoren izango dudan afarian edota arazo pertsonal bat. Mamu horiek ere hor daude, eta ez zara horien kontra joan behar. Pentsamendu horiek guztiak lagun egin behar dituzu. Baina Ni horretatik atera behar da beti dena, Ni hori inplikatua egon behar da, bestela egiten dena azalekoa da, ez du funtsik. Beste batzuetan Nia esajeratua agertzen da. Ninismoaren izenean, zure handinahia edo ego txoro hori azaleratzen da. Horrek ere arriskua dauka. Gu, ez baikara ezer, obraren osotasunaren zati txiki bat besterik ez. Gure txikitasunetik lan egiteak bihur dezake zerbait handi.
Ni-Bestea aktorea da, ofizioa. Nire kasuan Ander Lipus. Oholtza gainean, Niak bere lekua izan behar duen moduan, Ni-Besteak ere bere lekua behar du. Honen leku hartzea handiagoa da normalean. Ni-Bestea lanean ari da topera, testua gogoratzen, testua ongi esan, ongi ahoskatu eta ongi proiektatzen, mugimendu guztiak kontrolatzen, aurretik zuzenduta utzi ditugun fokuetara gure gorputza/aurpegia eramaten, landutako intentzioak fineziaz adierazten, beste lagunari entzuten, espazioaren dimentsioa sentitzen, eta abar luze bat. Gauza asko izan behar ditu kontuan aktoreak eszenan dagoenean. Gure kontzientzia zentratuta dago hamaika aldiz errepikatu duen mekanika batean, horrela mekanikaren barruan poetika bat jarri ahal izateko, Nia eta Bestea besarkatu ahal izateko.
Bestea pertsonaia da. Obra bakoitzean egiten dituzun pertsonaia edo pertsonaiak. Zaila da hau hitzekin azaltzea. Sentimendu bat da. Intuizio bat. Energia bat. Eraikuntza bat da. Beste pertsona bat eraikitzen duzu. Metafisika da. Artea da. Oholtza gainean zaudenean pertsonaia existitzen da, Bestea existitzen da. Hau da antzerkiaren arteak duen magia eta edertasuna. Hala ere, lanean zaudela, pertsonaia obran zehar gutxitan azaltzen da, segundo batzuk dira, baina ez denbora asko. Istanteak dira. Intermitentea da, eta hartara egiten duzu salto. Pertsonatik pertsonaiara, baina Niaren kontzientzia inoiz galdu gabe. Nia eraikuntza bat den moduan, Bestea ere eraikuntza bat da. Antzerkiaren bidez eraikitzen den ilusio bat da Bestea. Sorkuntza bat. Aurretiaz ikuslearekin, komunitatearekin, adostutako paktu zirraragarria.