Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Tentsioak eta in-tentsioak
Aktoreari zalantzati dagoenean gorputzeko atal jakin batzuetan tentsioak atzematen zaizkio. Bat-batean esku bat tenkatzen da, edo garondoa, edo orkatila, edo bekokia zimurtzen da. Nik, adibidez, urtetan pairatu nuen kopetan tentsioa, bekokia zimurtzeko ohitura hartu nuen. Agian indar gehiegi jartzen nuen emozioan eta horren ondorioa zen. Edota berezkoa, antzerkia egiten hasi eta tentsio hori norabait eramatearen tik inkontzientea. Denborarekin tentsio hori kontrolatzen ikasi nuen eta kopeta lasaitzen. Orain ahoan daukat. Tentsioak ofizioaren parte dira, guztiok ditugu, batzuk beste batzuk baino agerikoagoak diren arren. Ez da horien kontra jo behar, asumitu egin behar dira tentsio horiek; tentsio horien lagun egin, eurekin bizitzen jakin eta disimulatzen ikasi. Horretarako, ariketa konkretuak egin daitezke, eta kontzientziazio lana ezinbestekoa da. Fisikoki entrenamendu sakonak egiteak ere on egiten du.
In-tentsioak edo barne tentsioak beste zerbait ekartzen dio aktoreari. Hitz hau Odin Teatreteko Roberta Carrerik erabiltzen du, batzuetan mikro-tentsioak ere deitzen die. Barnean suge bat izango bagenu bezala, nire begiak bere aurpegia dira eta bizkarrezur guztia zeharkatzen du. Gorputz osoa adi egoteko modu bat da. Lurraren eta zeruaren artean gure gorputzak eduki dezakeen barne tentsio hori izango litzateke. Ekialdeko teatroetan aktoreek izaten duten jarreratik oso hurbil dago. Jarrera hori ez da estatikoa izaten, bere gelditasunean, dinamikoa baita.