Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Ekintza eta mugimendua
Ekintza eta mugimendua ez dira gauza bera. Ekintza guztietan mugimendua dago, baina mugimendu guztietan ez du zertan ekintza bat egon behar. Mugimendu batek ez du fisikoki aldatzen gauza bat espazioan. Ekintza batek ordea beti aldaketa bat dakar. Liburua lekualdatzen dut: hau ekintza bat da. Lekuz aldatu nahi dut liburua, hau da, intentzio zehatz bat daukat. Edo beste adibide sinple bat: erosketak egin ditut, eta dendariaren aurrean ordainketa egin behar dut. Eskuak poltsikora eramaten ditut. Diru-zorroa hartu, ireki eta barruan dagoen billetea hartzen dut. Dendariari ematen diot. Zain nago. Dendariak bueltak ematen dizkit. Bueltak ongi eman dizkidala ziurtatzen dut (edo ez, hori ere erabaki dezaket). Diru-zorroko kremailera zarratu eta diru-zorroa berriz poltsikoan sartzen dut. Banoa. Argi dago, horrek guztiak mugimendua exijitzen duela, baina mugimendu hori ekintza txikiez osatuta dago. Dramaturgia bat dago, mugimenduen konposizio bat. Ekintza bat da.
Beste ekintza handiago bat imajinatuko dugu orain. Banku bat lapurtzea. Zorionez, antzerkiak aukera eder hori ematen digu. Goazen bada ekintza burutzera!
Sarritan akzio bat erreakzio baten ondorioa da. Erreakzioa pentsamendu bati, behar bati, soinu bati edota beste pertsona baten akzioari izan daiteke. Kaletik zoaz eta norbaitek oihu egiten dizu. “Kontuz!” Oihu horri erreakzio batekin erantzungo diozu. Agian eskuak burura eraman eta lekualdatze arin bat egiten duzu. Edo badaezpada, begiak zabal-zabalik, geldi-geldi geratzen zara. Errepiketan aukera ezberdinak probatu ditzakezu, eta gero zuzendariaren oniritziz, hoberena edo interesatzen zaiguna aukeratu.
Dantzaren alorrean ekintza eta mugimendua dena da bat. Imajinatu musika bat jartzen dutela, erritmo jakin batekin. Orduan, gutxika-gutxika, nire gorputza mugimenduan jartzen da. Musikaren arabera, mugimendu horiek askatasunez egin daitezke edo komunitateak eraikitako kode batzuen barruan sartzen dira. Eta oinek, erritmo bat markatu dezakete. Dantza da. Dantza hutsa. Mugimendu horrek beste era batean eragiten du ikuslearengan, beste erregistro bat da, beste hizkuntza bat. Dantzariaren kinestesia ere ekintza bat izan daiteke. Zergatik ez? Baina agian, ez ekintza dramatiko bat. Edo bai. Bestalde, dantzariaren barne zenestesiak gorputzean sentsazio ezberdinak bizitzeko esperientzia dakar. Dantzaren adierazpenak beste dimentsio bat hartzen du. Horregatik, sarritan aipatu izan dut, aktore on baten barnean, dantzari bat egon behar duela. Eta alderantziz.
Batzuetan antzerkiaren eta dantzaren eremuak elkartu egiten dira, adierazpen biak oso gertu daude elkarrengandik. Pina Bauschen muntaketak esate baterako; edo Augusto Omoluren Orô de Otelo, orexa eta candomble dantzetan oinarritutako Shakespeareren Oteloren egokitzea; Gabriela Carrizo eta Franck Chartierrek zuzentzen duten Peeping Tom Belgikako dantza konpainiak egiten dituen proposamen estetikoak. Taularatze hauetan, antzerkiaren eta dantzaren mugak hausten dira, eta ekintzak eta mugimenduak bat egiten dute, eremu hibridoetan jolastuz. Horrelakoetan, ekintzak dakar mugimendua, eta mugimenduak ekartzen du ekintza.
Zein lehenago? Arrautza edo oiloa? Ekintza edo mugimendua?