Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
1971
Kalleokerrako mutila
Hain dira bitxiak bidearen meandroak! Hain dira bitxiak!
Jainko dislexiko batek egindakoak dirudite!
Jon Gerediaga. Yuri Sam
Gregoriar egutegiaren araberako 1971. urtean etorri nintzen mundura. Azaroak 1, Domu Santu egunean. Hildakoen eguna, jai eguna, nire eguna.
Lehen egunak nire amaren bularrean imajinatzen ditut. Aitak egindako sehaskan lo. Nire aitxitxaren itzulera Esperantzanetik. Amamaren kantu isilak ere imajinatzen ditut. Eta lehen hilabeteak Markina-Xemeingo Kalleokerran.
Ez nintzen ez jaio Ministro izena duen kalean edo hitz larriz idatzitako, adibidez, Askatasuna kalean, ez eta izenik gabeko kale batean edota Maitasunaren kalean. Kalleokerran jaio nintzen eta bertan pasatu nuen nire bizitzako lehen urtea.
Euskal dantzak, bertsolari edota akolitoa. Horiek izan ziren nire lehen urratsak euskal kulturaren atzaparretan, horiek nire lehen erritual eta performanceak mutiko denboran.
Gaztetan, ez nintzen pilotari joan Dania edo Palm Beach Jai Alaira, ez ninduten Lezaman fitxatu, gero ekipo nagusira igotzeko. Ez nintzen eskola laboralean sartu ofizio “dexente” bat ikasteko. Ez nintzen Deustuko unibertsitatera joan eta ez nuen euskal filologia ikasi unibertsitate publikoan. Nik aktore izan nahi nuen. Nire herrian antzerkiaren arrastorik ez eta 90ean Madrilera joan nintzen ofizioa ikastera.
Intuizioak, beharrak, gogoak edota ez dakit zerk bultzatuta, berriz itzuli nintzen jaioterrira. Ia hogeita bost urte daramatzat antzerkiaren munduan murgilduta. Zenbat proiektu, zenbat iraultza txiki, zenbat hanka-sartze, zenbat porrot, zenbat amets izan ditudan bidelagun. Jakinik, betiere, bide zuzenik ez dela existitzen. Naturalena, bide okerra dela. Ibaietako ura meandroetan zehar itsasora iristen den bezala.
Eta behin itsasora iritsita, zirkulua zarratzen da. Bi daten arteko hutsunea da bizitza. Eta hutsune hori bete beharra dago. Isilik eta garrasika. Barrez eta negarrez. Beldurrez eta adorez. Gorrotoz eta batez ere, maitasunez.
Gaur egun, pertsona baten (ezagun zein ezezagun) bizitzako meandroez jakin nahi badugu wikipediara edo sare sozialetara jo dezakegu. Biografia batean ikusiko dugun lehen gauza jaiotza data da. Eta batzuetan jarraian, heriotza data. Bi data hauek ez ditu norberak aukeratzen. Beste guztiak, ahal diren neurrian, bai.
Horregatik bada, urte bat aukeratzekotan, nire jaiotza data aukeratuko nuke. 1971n etorri nintzen bizitzara. Eta zerbait ospatzeko badut, hori da, bizitzara etorri nintzen urtea. Horrela egiten dugu guztiok. Gure urtebetetze eguna ospatu. Nahiz eta askotan ahazten dugun bizitza bera ospakizun bat dela.
2014ko azaroa, Deia (Ortzadar)