Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Zuzendaria istripuz
Aktoreok, bizitza aurrera ateratzeko, denetarik egin behar izaten dugu. Niri behintzat hala tokatu zitzaidan hastapenetan (entziklopediak saltzen, tabernari, publizitatea banatzen…) eta behin ofizioan murgilduta (ikastaroak ematen, gidoiak eraikitzen, artikuluak idazten, hitzaldiak ematen…). Baina beti argi izan dut nire ofizioa oholtza gainean dagoela. Eta inoiz ez naiz inoren deiaren esperoan gelditu. Ez naiz etxean geratu nork deituko nauen zain. Sortu, egin, burua apurtu, eraiki eta deseraiki. Antzerkia egiteko benetako beharra baduzu lortzen duzu. Inork ez digu ezer egiten erakutsi, eta norberak ikasten du egin ahala. Hanka sartu, erratu, ausartu, salto egin. Hasi antzerkia gaztetxeetan egiten, espazio alternatiboetan, espazio libreetan. Komunikatzeko beharra baduzu beti izango duzu norbait zuri entzuteko prest. Beti izango duzu txoko bat edo kalea nahi duzun hori adierazteko. Hasi gutxika-gutxika. Elkartu, jendea bilatu, laguntza eskatu. Baina egin. Egin, egin eta egin.
Aktore izatearen beharrak eraman ninduen zuzendari izatera. Antzerki zuzendaria izateko asko ikasi behar da, niri pertsonalki, asko falta zait. Antzerki zuzendaria naizela esaten dut, bai, baina ahapeka. Berez aktorea naizelako, eta aktore izatearen beharrak eraman nau, zuzendaria izatera, istripuz.