Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Konkretua / zehaztasuna
“Gauza txikietan gordetzen da deabrua”, esaten omen zuen Bertolt Brechtek. Eta gure lana gauza txikiz osatzen da. Gauza txikiek eraikitzen dute zerbait handia.
Aktorearen lanean, konkretua izan behar da. Zehatza. Aizkolariak egurra mozterakoan kolpea zenbat eta zehatzago, hobe! Ba aktoreak berdin. Bere mugimendua, bere ekintza, zenbat eta zehatzago, libreago. Bob Wilsonek esango lukeen bezala: “Askea izateko makina izan behar da”. Musika pieza bat hiru urterekin jotzen hasten den biolin-joleak, eta bizitzan zehar pieza berbera laurogeita hiru urtera arte jotzen jarraitu badu, laurogei urte horien barruan biolin-joleak zerbait irabazi badu, askatasunean irabazi du. Gure ekintza zerbait mekanikoa bihurtu behar dugu. Hainbatetan errepikatu ondoren, ekintza hori mekanizatu egiten da eta askatasunean irabazten dugu. Azkenean ekintza bera ez da garrantzitsuena, garrantzitsuena da ekintza hori egiten dudanean esperimentatzen dudana, sentitzen dudana.
Aktoreak ezin du airean lan egin, are gutxiago emozioen munduan. Emozioa bera ondorioa da. Emozioa bera gauza oso fisikoa da. Eta emozio horiek konkretuak izateko, gure pentsamendua ere lanean jarri behar dugu. Lagundu egin behar diogu gure buruari eta ekintza argudioekin sostengatu. Adibide bat, pertsonaia batek besteari esaten dio: “Banoa!” Joatearen ekintza hori zenbat eta zehatzago izan, beti hobe. Nora noa? Nola noa? Zertara noa? Norekin noa? Erantzun guztiak eman behar dizkiot nire buruari. Ez baduzu argi nora joan behar duzun, airean ari zara lanean eta hori ez da zehatza. Zeren eta ez duzu ezerekin konektatzen. Argi eta garbi izan behar duzu zure ekintza. Eraginkorra izan, libre izateko.