Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Laborategiak
Bai, badakit laborategi hitza, batzuentzat, arrotza dela. Zientziaren esparruan ulergarriagoa da laborategiaren zentzua, baina arteak ere badu ikerketaren beharra. Gizartea aldatzen doan heinean, arteak ere aldaketak jasaten ditu. XX. mende hasierako abangoardiek izan zuten behar hori. Betiko eredu hermetikoetatik aldenduz, zenbait talde eta artista sortze prozesu desberdinetan murgildu ziren. Talde eta pentsamendu kritikoak sortzen hasi ziren eta bizitzarekiko jarrera estetiko berriak agertzen.
Arte dramatikoak ere aldaketa sakonak jasan izan ditu urteetan zehar. Teknologia berriek, espazioaren moldaketak, pentsamendu kritikoak, adierazpide askotarikoak… horrek guztiak aldaketak ekarri ditu, eta begirada berriak sortu dira arte dramatikoaren alorrean.
Arte dramatikoan aktorearen figura agertzen zaigu beti, baina ez da hori, dramaren euskarri bakarra. Hitza, argia, erritmoa… arte esparru zabala da dramarena. Dramaren esanahia ekintzan kokatzen da eta dramaturgia ekintzak lotzen dituen haria izango litzateke. Dramaren espazioa gehienetan teatroa izaten da, baina gaur egun drama bat aurkezteko espazio anitz erabiltzen dira.
Diziplina bakoitzak ezagutza sakon bat eskatzen du, eta ofizioa denborarekin ikasten da. Aktorearen ofizioan entrenamendua beharrezkoa da. Gorputzak dituen hainbat mekanismo martxan jartzen ditu, gorputzaren posibilitateak ugariak baitira. Arrazoia dela medio, edota lotsa, edota beste edozein gauzagatik, gure gorputzari, gure sentsibilitateari mugak jartzen dizkiogu. Muga horiek gainditu, beldurrak gainditu, eta beste dimentsio berri eta propio bat aurkitzea izaten da laborategien bidea. Gure jakintza aberastea, pertzepzioaren bideak zabaltzea. Esperimentazioa bidaiatzat jotzen da. Diziplina bakoitzak bere kodigoak ditu eta kodigo horietatik hainbat modelo edota estilo ateratzen dira. Laborategiaren beharra horretan datza, modelo propioen ikerketa eta aurkikuntzan. Ezin ahaztu, hala ere, laborategi prozesu batean tradizioak izan dezakeen garrantzia. Folklorea, egoera politikoa eta kolektibitatearen imajinarioak ere funtsezko erremintak dira lanak abiapuntu konkretuak izan ditzan. Unibertsaltasunetik konkretura abiatzea izan daiteke bidea. Ondoren, konkretua dena unibertsal bihurtzeko. Aktorearen ofizioan, printzipio oinarrizkoena energia da, arnasa.
Laborategiko lana beti barrura begira dago, ez ikusleengan pentsatzen. Ikuskizuna eta esperimentazioa inoiz ez dira bat, laborategiko lana eta ikuskizunean aurkezten diren lanak ez dira inoiz berdinak izaten. Akaso, laborategi baten emaitza ikuskizuna izan daiteke, baina ez da beti horrela gertatzen.
Izan ere, artearen emaitzak inoiz ez dira, eta ez dira izanen, materialak, espiritualtasunetik hurbilago dauden kontzeptu eta sentimenduak dira. Artea bizitzaren imajinario sinbolikoa baita. Arima eta gorputza inplikatuz, bizi irauteko erabil dezakegun jolasik ederrena.
2005eko urria, Nabarra