Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Irudimena

 

Ikastolako zuzendariak hala esaten zion nire amari: “Umeegia da, heldua izan behar du”.

      Haurrak garenean gauza gutxi behar izaten dugu mundu berriak eraikitzeko. Egoerak imajinatu, trapu zahar batzuk jantzi, behar izanez gero aurpegia margotu, pertsonaiak sortu eta orduak pasatu ditzakegu lagunarekin zein bakarrik jolasean. Nagusiak egiten goazen heinean, gaitasun hori galtzen goaz. Lotsak eta konplexuak agertzen zaizkigu. Sorpresaren faktorea galtzen da, eta ditxosozko heldutasunaren izenean gauza gutxiagok harritzen gaituzte. Bada aktoreak, bere heldutasunean justu kontrako bidea egin beharko luke. Haur hori ezin dugu galdu, are gehiago, elikatu egin behar dugu. Haur bat bezala jolasteak lagunduko digu kontatzen ari garen fikzioan murgiltzen. Fikzioa egiazkoa balitz bezala bizitzen. Zeren eta aktoreak sinesten badu, publikoak ere sinetsiko du.

      Horretarako, ezinbestekoa da irudimena lantzea. Ariketa ezberdin asko daude, taldean, irudimena lantzeari lotuak. Norberak ere egin ditzake irudimen jolasak. Beroketa sinple batetik hasita adibidez. Beroketa horri beste dimentsio bat eman diezaiokegu. Imajinatu lorategi batean zaudela, edota itsasoaren aurrean. Luzaketak egiten dituzunean munduko goxoki guztiak harrapatzen dituzula edota arnasketarekin zure barnea garbitzen duzula eta espiritu txarrak uxatzen. Imajinazioarekin, dena da posible. Afrikar atsotitz batek dioen bezala: ”Ezinezkoa zer zen ez zekitenez, egin zuten”.

Laburbilduz, mekanika bati poetika bat ezarri behar zaio. Eta irudimenak ekartzen du poetika.

      Adibide batzuk jarri eta ariketa sinple batzuk proposatuko ditut.

— Lurrera noa besterik gabe. (Ekintza mekanikoa).

— Lurrera noa lore bat ikusi eta hura hartu nahi dudalako. (Ekintza poetikoa).

 

Beste adibide bat.

— Oin puntetan jarri eta gora eta behera mugitzen ditut abiada bizian. (Ekintza mekanikoa).

— Oinak puntetan jarri eta gora eta behera mugitzen ditut abiada bizian beheko zoruak erretzen duelako. Lurra kanborrez betea dagoelako, txingarrez betea. (Ekintza poetikoa).

 

Japoniako noh teatroko Akira Matsui maisuak kontatutako esperientzia bat baliatuko dut azken adibidea jartzeko. Kasu honetan, aktoreak irudimenarekin jostatuz gorputza erabiliko du bidaia bat kontatzeko. Eszena hauek irudikatzeko, espazio berean jokatuko dugu. Demagun, zabaleran, sei metroko distantzia dugula.

 

a) Egoera: Baionako etxean nago eta lagunak deitu dit, plazara jaisteko.
Ekintza: Gorputzarekin fite ibiliz eta pauso gutxi batzuk emanez, Baionako plazara joaten naiz. Espazioan, punta batetik bestera iristeko, sei metroak ziztu bizian egiten ditut.

 

b) Egoera: Baionako etxean nago eta Iruńera joan behar naiz laguna bisitatzera. Ekintza: Pauso batzuk emango ditut, behar ditudanak, Iruńeraino iristeko. Orain denboran pixka bat luzatzen da, eta pausoak ere laburragoak dira.

 

d) Egoera: Baionako etxean nago eta laguna Indian dago eta bera bisitatzera joateko asmoa dut.
Ekintza: Eszena hau irudikatzeko, pauso laburragoak, txikiagoak, emango ditu aktoreak. Eta bere denbora hartuko du puntu batetik bestera igarotzeko. Askoz ere motelagoa, India ez baitago hain hurbil.

 

Adibide asko jar daitezke, irudimenarena iturri agorrezina baita. Eta publikoa ere, bere irudimena duenez, jokoaren parte eta konplize bilakatzen da. Ekintza ondo jokatua badago, mekanikak poetika bat izurtzen badu, ikusleak ikusiko du aktorea lorea hartzen, txingar gainean saltoka edota Baionatik Indiarako bidaia egiten. Hau da teatroaren magia.

      Bukatzeko, Stella Adler estatubatuar antzezle eta irakaslearen hitzak ekarriko ditut gogora: “Imajinatu duzu, beraz, existitzen da. Irudimenetik pasatzen den edozerk du bizitzeko eskubidea eta bere egia propioa du”.