Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Estreinaldia
Ez ditut estreinaldiak maite. Emankizunaren kalitateari erreparatuz gero, ez ditut estreinaldiak maite. Egia da gure sorkuntza prozesuak luzeak izaten direla, eta gogo handia izaten dugula antzezlana publikoari eskaintzeko; gogoa eta beharra. Pertsonaiaren azalean sartu eta ikusleari aurkezteko. Pertsonaia orduan hasten baita bizitzen. Publikoarekiko harremanetik existitzen da pertsonaia.
Eta lehen aldia, beti da berezia. Orain aktoreak pertsonaia partekatu behar du, publikoari ere leku bat utzi behar dio. Obraren erritmoa lehen egunean berezia da, lehen aldiz partekatzen duzulako publikoaren barrea edo negarra, publikoaren arnasa. Denak hartzen du beste dimentsio bat. Eta orduan, lehen aldia denez, ez daukazu neurririk eta zaila da gozamenez eta plazerez bizitzea. Ikusteko orduan ere berdin gerta daiteke. Estreinaldi bat ikustean, aktoreen urduritasun eta tentsioak agerian geratzen dira. Antzezlanari normalean aurrerago hartuko duen arrasto eta heldutasun hori falta zaio.
Gorroto ditut estreinaldiak. Hainbeste denboran niretzat zelati eta artatsu gorde dudan pertsonaia saltzen dudalako gorroto ditut estreinaldiak. Pertsonaiak jada nirea izateari uzten baitio eta publikoarena izatera igarotzen da.