Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Memoriaren macjarak
nolanahi den, ni beste bat naiz
Juan Gelman
Zer duzu nahiago, maskarari begiratu ala maskaratik begiratu? Koomote, Kotillungorri, Vetula, Narasimha, Jambuvan, Seraikela Chhau, Rangda, Zafarron, Ogura, Agbogbo Mnwo, Glin, Kifwebe. Gure herriko festetan erraldoi eta buruhandiak protagonista izaten dira sarri. Akordatzen naiz txikitan, buruhandiak ikusterakoan, kale zaharreko portal batean sartu, eta negarrez hasten nintzela. Ez nuen ezer jakin nahi, ez nuen inora begiratu nahi, eta bizitza osoa portale hartan pasatuko nuela errepikatzen nion nere buruari behin eta berriro. Hala ere, nahiz eta begiak itxita izan, buruhandien imajinak etortzen zitzaizkidan era fantasmagorikoan, eta nire gorputz osoan beldurra besterik ez nuen sentitzen. Gau batzuetan ere, aitak Benitxo Trumo, Mari edota traperoen istorioak kontatzen zizkidan. Galdezka eta kexaka aritzen nintzen bitartean, mitoarekin jolasten zuen aitak. Aratusteen garaian, antzerako zerbait gertatzen zitzaidan, dantzariekin batera eta artzain bati lotuta hartza ateratzen zen kalez kale. Beldurra ez ezik, hartzaren mugimendu eta presentziak indar berezi eta magiko bat sorrarazten zidan. Erritual horietan zerbait misteriotsua ezkutatzen zen, eta erakarri egiten ninduen. Noizbait, zirku txikiren bat ere hurbiltzen zen, egunerokotasunaren mundutik beste mundu imajinarioetara transportatzen ninduela, eta teatroa herriko frontoian lehen aldiz ikusi nuenean, zeharo txundituta gelditu nintzen. Maleta egin, eta komediante haiekin joateko gogoa sartzen zitzaidan. Zer ziren eta zertarako erabiltzen ziren adierazpen eta irudikapen horiek? Kaskarot, Boss, Fool, Boteiro, Cigarron, Ekpo, Zamle, Mahakolasanniya, Busó, Ańa-ańa, Mamuxorro. Txikitako bizipenek, eta jakin-beharrak bultzatuta antzerkiaren, maskaradaren, bufoiaren, mozorrotzearen mundua hausnartzera eta sakontzera eraman ninduten. Maskarak begiratzetik maskaratik begiratzera pasatu nintzen. Artearen bitartez izakiaren errealitate imajinarioetara hurbilduz, artifizioaren bitartez nire duda eta beldurrak desbelatzera. Izakiak betidanik izan duen mozorrotzearen behar horren intrigak erakartzen ninduen. Nire herrian ez ezik, maskararen erabilera munduko bazter guztietara hedatuta zegoela ohartu nintzenean, beste kultura eta gizarteetako dantza maskaratuak ikusi eta aztertu nituen. India, Indonesia eta Japoniako antzerki eta dantzak hartu nituen eredu, eta horrela ohartzen hasi nintzen, nahiz eta kultura ezberdinak izan, printzipio komunak zeudela. Maskarak kolektibitatearen mundu sinboliko eta imajinarioa errepresentatzen du, eta maskararen mundu sinbolikoan ikusle bakoitzak dramaturgia propioak eratzen ditu, maskararen barruan dagoen dantzeriaren mugimendu, jestu eta ahotsekin, ikuslearen imajinarioa martxan jartzen da, eta istorio propioak eraikitzen ditu. Istorio horiek, maitasuna, jaungoikoak, heriotza, edota gerrari buruz hitz egiten dute. Azken batean, komunitatearen duda eta beldurrak adierazten ditu arte eta artifizioaren bitartez.
Gogoratzen naiz lehen aldiz buruhandi baten barruan sartu nintzenean. Maskaratik begiratzerakoan, izugarrizko buru eta boterearekin edonor beldurtzeko ahalmena nuen. Objektu bitxi haiek, buru handi haiek, zerbait magikoa zeukaten, bizitza eta arima propioa, indar berezi bat. Ni ez nintzen ni, ni bestea nintzen.
Opanwa, Geangle, Ngede, Gathusain, Bambara, Maejite, Yashima.
Gaur egun, maskarek ez didate beldurrik ematen. Botereak eta izakiok sortu ditugun maskara ikustezinek ematen didate beldurra. Benetako beldurra.
2003ko abendua, Argia