Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Txirlak
Nire iritziz, antzerki lan batek gutxi gorabehera hamar emanaldi behar ditu egonkortzeko. Beste batzuek, Odin Teatretekoek kasu, langa berrogeita hamar emanalditan jartzen dute. Ikuskizun bat bizirik dagoen organismo bat da: eta bi gauza gerta dakioke, haztea edo hiltzea. Aktoreak dira, zuzendariaren begirada eta notekin batera, ikuskizuna hazi dezaketenak, eta horretarako bi gauza egiteko kontzentratu behar dira: entzuteko eta erreakzionatzeko. Horrela jokatuz gero ikuskizunak bizirik jarraitu dezake, eta errepikapen hutsal bat bihurtzea saihestu.
Francoren bilobari gutuna egiten ari ginela, Manex Fuchs lagun eta lankideari entzun izan diot obra berdinarekin, emanaldiak egiten joan ahala, aktorearen jokoa leku eroso batean instalatzen dela. Pentsa barku bat dela, denboraren poderioz, berrogeita hamargarren emanaldian jada, itsasoan daramana itsatsi zaio itsasontziari. Txirlaz beteta dago. Bada, labana hartu eta guztiak kendu behar dira. Ikuskizun batek irauten duen bitartean, aktorearen lana saio bakoitzean bizirik mantentzeko, txirlen metafora gogoratzen dugu.