Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Gainditzea / hobekuntza
Mugikorrak bezala guk ere gure lanabes batzuk ere eguneratu egin behar ditugu. Aktorearen memoria eta esperientzia aldatzen doa, eta urteen poderioz gure lanabesak ezberdinak dira. Nire gorputza ez da berdina hogeita bost urterekin edota berrogeita hamar urterekin. Gorputzak beste pisu bat hartzen du. Itxura aldatzen doa. Baita ahotsa ere. Gure memoria emozionalak heldutasun bat hartzen du. Eta urteetako esperientziek eta bizipenek gure azala tatuatzen dute.
Obra bateko pertsonaiak interpretatzeko orduan bakoitzak gure mugak ditugu. Eta jakin behar dugu zeintzuk diren muga horiek. Normalean aktore batek sei-zortzi pertsonaia mota eraiki ditzake, asko jota. Beste guztiak beti bariazioak izango dira. Hala ere, obra bakoitza beti da erronka berri bat. Proiektu bakoitzean hazi egiten gara eta ikasi egiten dugu. Eta zerotik, hutsetik hastearen esperientzia badugu jada. Itsasoa beti da berdina, batzuetan zakar, besteetan bare; aldatzen dena itsasontzia eta bere eskifaia dira.
Eta behin itsasoratuta, beti berdina egitearen sentsazioa izatea ez da xamurra. Arriskua dago monotonian erortzeko, eta ez dago gauza okerragorik oholtza gainean aktore aspertu bat ikustea baino. Beti dago zerbait berria egiteko eta ikasteko. Buruari, gorputzari, langa batzuk jarri eta hori gainditzea garrantzitsua dela deritzot. Ezin naiz bidean aurkitzen dudan lehen gauzarekin konformatu. Ekin eta ekin, beti dago zerbait hobetzeko. Obsesionatu gabe, noski. Aktoreak bere hoberena eman behar dio ikusleriari eta horretarako lan asko egin behar du. Lana eginda iritsiko da emaitza.
Guretzat publikoa da oparia. Eta gu publikoarentzat izan behar gara opari. Gutxienez, gure ofizioak errespetu hori merezi du.