Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Sar hitza
ehaze
Labealdi honetan aurkezten dugun Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan lan bakarra da bi liburukitan banatua, ibilbide oso baten testigantza ematen duen obra mamitsua. Bi liburuki horiek, halaber, hiru bloke handi barnebiltzen dituzte: memoriak, artikuluak eta teoria. Hiru hitzetan laburbildu daitekeena, ordea, askoz konplexuagoa da.
Antzerkiaren labirintoan obraren lehen liburukian memoria ariketa pertsonala egin du egileak, ariketa kolektibo bilakatzeko gaitasuna ere baduena. Ander Lipusen oroitzapenetan barrena euskal antzerkigintzaren garai oso baten erretratua topatuko du irakurleak, izen eta erreferentzia ugariez josita. Antzerkiaren labirintoan bigarren liburukian, berriz, batetik garai hura ezin hobeto osatzen duten dokumentuak topatuko ditugu, Ander Lipusek garai eta komunikabide ezberdinetan idatzitakoak, eta bestetik hamarkadak iraun dituen bilaketa artistikoaren gakoak teoria moduan emanda, modu zatikatu, zehatz eta eraginkorrean.
Eskua artean duzun lehen liburu hau, irakurle, arestian esan bezala, aurrenekoa ezin hobeto aberasten du. Artikuluek bereziki, Lipusek memorietan kontatzen duena zehatz osatzen dute, iraganeko ahotsez. Nahita ere, ezinezkoa luke inork iraganera bueltatu eta orduko grinaz, indarraz, orduko balizko etorkizunaz edo etorkizun faltaz, orduko orainaldi zaurituaz testu berriak idaztea. Memorietan oraingo Ander Lipusek zuzendu dio begirada iraganean gertatutakoari, baina artikulu hauetan hasierako Ander Lipus hura da mintzo zaiguna, filtrorik gabe, aho bilorik gabe. Tripetatik, saminetik, lerro bakoitza den lehergailutik. Antzerkiola Imaginarioaren garaiko Lipusek bizi egiten du idazten duen lerro bakoitza, eta indar hori, oraingo begietatik, berreskuraezina da. Hain da horrela ezen kasu askotan ez dugun testua guztiz zuzendu eta gaurkotu, garaiko punk estetika eta poetika errespetatzearren.
Teoria atalak, berriz, oinak lurrean ondo errotuta dituen sortzailea dakarkigu euskal teatroaren historia idatzira. Bertako azalpenak eta gogoetak opari bat dira edozein antropologo, antzerkizale edo antzerki ikaslerentzat. Kathakaliaren munduan barneratzen den jokolariaren zehaztasunarekin, izerdiarekin eta pasioarekin ehundu ditu atal honetako lerro eta txatalak. Egilea kapaza izan da antzerkiaren gorpuztasuna idatzizko erregistrora ekartzeko, arintasuna eta zehaztasuna modu guztiz orekatuan uztartuz. Teoria atal hau sortzaile baten bizitza osoko bilaketaren emaitza da, amets baten corpus idatzia, edonorekin partekatzeko grinaz zedarritua, eskuzabal.
Ganbila bildumako edizio taldea osatzen dugunontzat eta, oro har, ehaze elkartearentzat, luxua da liburu hauek aurkeztu ahal izatea. Ander Lipus sortuta, Ińigo Ibarrak lortu du errealitatean eragiten duen fikzio bat sortzea. Ander Lipusek bertan idatzi duen bezala, “Zeren eta ni bestea naiz. Eta bestea naizelako egiten dut teatroa”. Euskal teatroak behar ditu, oraindik ere, utopiak; fikzioa errealitatean txertatuz, orainaldi berriak sortzeko kapazak direnak.