Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

 

Kontraesanak ospatu

“Memoria baboa letania tragiko baten pare errepikatzen da.

Memoria bizia, berriz, egunero sortzen da, bera delako izan zenetik eta izan zenaren kontra.

Aufheben’ zen Hegelen aditzik gustukoena alemanaren aditz guztien artean.

Aufheben-ek esan nahi du gorde eta ezeztatu, biak; eta horrela egiten dio omenaldia giza historiari,

hiltzean jaio eta apurtzean sortu egiten duen horri”.

Eduardo Galeano. El libro de los abrazos

 

 

Hau EZ da ipuin bat

 

Teatro egokien, Fabrika abandonatuen eta Oihu ezarrien garaian, mende amaiera honetan, komediante gupidagabe batzuk —Ander Lipus, esaterako— bizirik irten dira Garai Babo hauetatik. Undergroundetik, azpi mundutik, behe-graduko errealitatetik datozkigun murmurioak, lurpeko xuxurlak: ikuskizun berri baterako maitale berriak eskatzen dituzte. Espazio eta denbora hutsetan alderrai dabiltzan pertsonaia horiek honela dute izena: Enri, Ume-pendulu, Ignatius... eta, beharbada, Ander Lipus.

      Jarraian azalduko dut Ander Lipusek bere lana nondik nora planteatzen duen. Haren teknika eta antzezpenaren sintesi labur bat egingo dut, eta azken lanaren —Anderground— inguruko azalpen batzuk eman. Gaur egun liburu bat prestatzen ari da, obren gidoiak eta argazkiak bilduko dituena, baita teatroaren ikerlerro berri bat sortzeko beharretik abiatzen diren usteak ere.

 

 

Ander Lipus Andergrounden

 

Esaera batetik dator ideia: “Soilik mozkorrek, umeek eta zoroek esaten dituzte egiarik handienak, baina egia horiek ezkutuan geratzen dira undergroundean”.

      Ikuspegi horretatik abiatzen dira Ander Lipus Andergrounden trilogia osatzen duten hiru monologoen gidoiak: Josu Lartategiren Ardoaz, Sarah Saghiren Un minuto eta Peru C. Saban & Pedro Blancoren Mis rarezas dirías tú.

      Ardoaz, Josu Lartategik idatzia, hiruren artean gogorrena eta tragikoena da.

Protagonista mozkor bat da, pertsonaia bat, Ignatius, bai berak bai gizarteak baztertuta bizi dena. Hiri postindustrial bateko aldirietan bizi den arlotearen irudi krudela. Patetikoa. Obsesiboa. Ezin ditu jasan bizitza latz batera bultzatzen duten egoerak, eta beti bueltatzen da ardoaren apologia egitera, errealitate gordinetik ihes egiteko irtenbidea delakoan.

      Badira zenbait elementu ikuskizuna giro garratzez eta umore beltzez janzten dutenak: Ruby eta beste puta batzuekin dituen fantasiazko harremanak, gizartearekiko sentitzen duen mespretxua, etengabe edanean, erretzen eta bananak irensten jarduteko antsietatea eta zuzeneko kantuen bidez adierazten duen ironia.

      Ignatiusen gorputz fisikoa Oihuaren antzezpen petoa da, eta horren hasiera eta bukaera da, Jean Paul Sartrek esango lukeenez, “zerumugan dabilen silueta luze bereizezin bat”. Horrela bukatzen da antzezlana, gizon bat bakarrik oinez, eskuan pistola bat duela, trenbide baten irudiak, eta Lepoldo Maria Paneroren poesia hau:

 

Hain da ederra hondamena, hain da sakona,

ezagun ditut haren kolore guztiak,

eta sinfonia baten modukoa da amaieraren musika”.

 

Un minuto, Sarah Saghiren lana, trilogiaren bigarren zatia dela esan daiteke. Bizitza poema bat balitz bezala bizi duen ume-pendulua da protagonista, erloju-armairu baten barruan bizitzera kondenatutako pertsonaia triste eta maitekorra. Alabaina, magiak eta poesiak gainezka egiten dutenean, armairutik irteteko libre da; erloju-armairu, loredun infernu txiki, arrosa kate, airezko ziega hori, Julio Cortazarrek esango lukeenez.

      Obra honek gai ugari ditu: gizakiak berak sortutako denborak mendean hartzen duen existentziatik hasi eta estetika topatzeraino, baita erreala-irreala, zauri tragikoa eta kritika soziala ere.

 

Mis rarezas dirías tú izenekoa da Andergrounden hirugarren eta azken lana, Peru C. Saban eta Pedro Blanco bikotearena. Obra elebiduna da (euskara eta gaztelania), frantses, ingeles, italiera eta arabierazko zertzelada batzuekin.

      Show paregabea: musika elektronikoa eta zuzeneko kantuak, proiekzioak ispilu baten bitartez, eta ikus-entzuleen parte hartze xelebrea.

      Tragikomedia honetako pertsonaia nagusiak Enri du izena (Punk Zibernetikoa), eta bi pertsonaia barregarri izango ditu alboan (Famus eta Kronopius).

      Enrik uste du 2000. urteko showman berria dela, XXI. mendeko Kixote, milurteko berriaren suizida bat. Eguneko hogeita lau orduak itxurak egiten pasatzen dituen jaurtigairik gabeko bala bat. Jokalari peto-petoa. Zoro bat. Pertsonaia esperpentiko bat: edonorentzat da arriskutsu.

 

 

Pentsamendu sinbolikoa

 

Teatro lan denek atzean bilaketa bat izan behar dute. Bilaketa denek topaketa txikiak gura dituzte. Berba eta artifizio denak topaketa dira. Estetikaren aldetik proiektatu beharreko justifikazio sinbolikoak besterik ez diren topaketak. Joko bat, etengabe —eta, bereziki, inposatutako errealitatean— gezur bihurtzen dena (gezur: artea definitzeko berba aproposa). Zalantzak gorabehera, kontraesan denak gorabehera, beharrezkoa da teatroaren alorrean lanerako diziplina berri bat sortzea. Eta, bilaketa osoan, norberak zer nahi duen jakin barik ere, norberak badaki edo, bederen, susma dezake zer ez duen nahi. Eta etengabeko azterketa honetan, Ander Lipus Antzerkixeren bilaketa eraikitzen da hutsaren, ezerezaren, erdian, eta zoramenaren, heriotzaren, erdian; alegia, Kaosaren Estetikaren eta Ezetzaren Estetikaren erdigunean.

      Teatro Pobrearen, Teatro Metafisikoaren eta Teatro Poetikoaren soken artean dagoen bidea.

 

 

Teatro Pobrea

 

Honela hasten da Peter Brooken liburua, The Empty Space: “Edozein espazio huts har dezaket eta horri eszenatoki biluzi deitu. Gizon bat espazio huts horretan ari da oinez, beste batek begiratzen dion bitartean, eta hori da teatro ekintza bat egiteko behar den guztia”.

      Esaldi horrek agerian uzten du egungo teatro “profesionalak” hartu duen norabide okerra. Esentziaz gabetua, teatro ekintzaren txinpartaz ahaztua, agertoki patetiko baten aurrean gera gaitezke, non eszenografiak, gidoilariak, aktoreak eta abarrak merkantziatzat hartzen diren. Teatroa modu tamalgarrian prostituitzen da ekoiztetxe handien, babesleen eta erakundeetako dirulaguntzen aurrean. Aktore berriek desesperatuki bilatzen dute manager edo ordezkari bat euren bizitzako papera lortzeko. Eta errealitate lotsagarri horren aurrean, maitale inkonformista batzuek espazio eta denbora itxuraz galdu horiek bilatzen ditugu, bizitzari aurrea hartu nahian.

      Herri teatroaren aldarrikapen nekaezin batek libratu gaitzake beharrezkoak ez diren artifizioetatik, botereak —bereziki botere ekonomiko-politikoak, ez kulturalak— sortutako hierarkia eta superegituretatik; Teatro Pobre bat, bere zutabeak egunerokoaren magian eta irudimenean eraikitzen dituena, eta herriari parafernalia barik erakusten, den moduan; Herritik eta Herriarentzako Teatro bat, “non adiskidetzea aukera bat den, non aurrealdeak eta atzealdeak elkarri min emateari utziko dioten, non gizakiak bere lekua hartuko duen egun batean errealitate esango diogun bozkariozko dantza horretan”.

 

 

Teatro Metafisikoa

 

Zuzendari askok (Tadeusz Kantor, Antonin Artaud...) erabili dute “metafisika” terminoa teatroaren jokoan ezinbesteko diren osagaiak aipatzean. P. Cerezo, La voluntad de aventura liburuan, giza bizitzaren produktu nahitaezkotzat eta existentzialtzat du metafisika, bizitzea interpretazioa eta ardura baita (egon-non, aurpegi eman-nori, izan-non, egon-irekita), zentzuaren hil ala biziko zerumuga bat.

      Horrela, bada, pertzepzioa ardatza da espazioaren eta denboraren bilaketa errealaren bidean, hemen eta orain horren bilaketa, eta joko honetan metafisikak atea zabaltzen dio izatea amildegitzat hartzen duen jatorrizko esperientziari.      Edozein fundamentu mota zapuztu, pentsamendu eta sentimendu libretik abiatzeko. Izatea jolas modura hartu, arrazoi eta azalpen barik.

      Artaudek dioen bezala, egungo teatroa gaitzetsi behar dugu, “bizi garen egunerokotasun hau, beharrezkoa delako eguneroko hori suntsitzea, ahalegin handiz eta gaiztakeriaz, bai eta pentsamenduaren jardun libreari kontra egiten dioten alderdi guztiak suntsitu ere”.

 

 

Teatro Poetikoa

 

Pentsamenduaren jardun librearen esperientzia poetikan gertatzen da. Botereak (miseria egile) inposatzen duen pentsamenduaren aurrean —dela logikoa, dela juridikoa, dela zientifikoa, dela filosofikoa, dela arrazionala—, behe-graduko errealitatearen maitaleok poetikan berrasmatu behar dugu errealitatearen gorespena. Pentsamendu plural batean, “hori kantatzen du artistak, poetak, ospatzen duela osotasuna eta horren anizkoiztasuna, natura, hiriak, gizon-emakumeak, eta inolako asmo barik haiek disekzionatzeko, ez mugatzeko, ez arrazoiaren eskemak ezarritako ordena baten mende jartzeko”. Eta onartu “bilakaera hutsaren agintea, denboraren eta gauzen jario hutsaren agintea”.

      Orobat aitortu “errealitatearen kaosa, desordena eta anizkoiztasun menderaezin eta agorrezina, eta onartu ezin konta ahala izaki eta gauza aldi berean direla gertatzen, une berean ematen direla izaki eta gauza horien ezin konta ahala adierazpen, eta batzuk zein besteak direla, salbuespen barik, ondokoa bezain garrantzitsuak —edo hutsalak—”.

Bukatzeko, Mis rarezas dirías tú lanean Enrik dioen azken esaldietako bat ekarriko dut hona: “Bai, badakit, hitzez deskribatu ezin diren gauzak ederrenak direla, badakit eta...”.

 

Osasuna eta kaosa

1998, 24 zenbakia, Ekintza zuzena